Albisteak

Kontsumitzaileen Udal Bulegoak (KIUB) 2014an 2400 kontsulta artatu ditu

2015-01-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Sozioekonomia

Osasun etxeko hirugarren solairuan (Bekokale bidea 3) kokatua dagoen kontsumitzaileen bulegoak urte guztian zehar egiten du lan erabiltzaile eta kontsumitzaileentzako informazio eta orientazio zerbitzuak eskainiz eta beraien eskubideak babestuz.

 

2014ko Balantzea

 

Guztira artatutako kontsultak: 2393

Guztira eginiko erreklamazioak: 601

 

Kontsumitzaileen bulegotik erreklamazioa egin eta ez bada gustura geratzen kexa egin duena, beti ere arbitrajea edo dagokion administrazioari lekualdaketa eskatzen zio. 

 

 

 

 

   

Ikastaroak:

 

Urtean zehar bederatzi ikastaro eman dira eta 153 pertsonek parte hartu dute, elikagaien manipulaziorako kalifikazioa jasoaz.

 

Bulegoko arreta:

 

Astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik 13etara arreta bulegoa irekita dago.

 

1.-Herritarrei informazioa ematen zaie kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak nola defendatu behar dituzten jakiteko, bai erosketak egiterakoan eta baita zerbitzuak erabiltzerakoan.

 

2.- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexak, salaketak eta erreklamazioak jasotzen dira.

 

3.-Dagokien entitate eta organismoei bidaltzen zaie.

 

4.-Kexa eta erreklamazioetan bitartekotza egiten da irtenbide gisa aldeen arteko akordioa bilatu nahian.

 

5.-Kontsumoaren gaian hezkuntza eta formakuntza ekintzak egin eta sustatzen dira.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna