Albisteak
Kiroldegiko ikastaroak 2016-2017
2016-09-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Hasi da Kiroldegi Munizipalean 2016-2017 ikasturterako izena emateko epea. Aukera zabal bat, helduei bezala haurrei ere zuzendua.
Dagoeneko inskripzioa daiteke Udaleko Kirolen Departamentuak ikasturte honetarako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko.
Helduentzat antolatutako ikastaroak honako hauek dira:
- Mantentzeko gimnastika
- Entrenatzeko gida, entrenamendu pertsonalizatua eta aholku-zerbitzua.
- Kontzejutxiki parkeko ariketa-makinak erabiltzeko aholku-zerbitzua.
- Mantentzeko igeriketa eta Aqua Gyma.
- Aerobika
- Zumba
- Igeriketa gidatua
- Indoor ziklismoa
- Pilatesa
- Body pumpa
- Zumbaquarobika
- Multifitnessa
- Strechinga
- Jumpfita
- Dibertsitate funtzionala dutenentzako kirol-jarduerak
- Igeriketaren ikaskuntza
Haurrentzat antolatutako ikastaroak honako hauek dira:
- Kirolezko ludoteka
- Txikizumba
- Gazte-funkya
- Kirol-jardueren sustapena
- Igeriketaren ikaskuntza
- Haurtxoekin uretan aritzeko jarduerak
Ikastaroen ordutegiei, iraupenari edo prezioei buruz informazio gehiago nahi izanez gero:
- Telefono honetan: 943.376182
- Kiroldegian: astelehenetik ostiralera (10:00 - 12:30 / 17:00 – 19:00)
Instalazioetako edozein abonu edo jardueratan izena ematea pertsonala izango da eta hark dirauen artean luzatuko da (ikastaro osoa) Abonu edo jarduera batean baja emateak ez du suposatuko ordaindutako kuota itzuliko denik, ezinbesteko arrazoiak salbu, betiere behar bezala justifikatua badago. Bajak eraginik izango badu, baja-eskaerari dagokion idatzia aurkeztu beharko da Udalaren erregistro orokorrean. Bajak eragina izango du baja-eskaeraren idatzia Udalaren erregistro orokorrean aurkezten den egunean.
Jarduera bat aurrera eramango bada, hasierako egunaren aurreko ostiralean, taldeak gutxienez 11 inskripzio izan beharko ditu (igerilekuko jardueretan, gutxienez 6).
Iraupen luzeko ikastaroetan, matrikularen pagamendua honela egin daiteke:
- Osorik: zenbatekoaren % 100a jarduera hasi aurretik.
- Zatika: % 60a jarduera hasi aurretik, % 40a urtarrilean.
Ekintzen taulak eta prezioak: