Albisteak

Kiroldegian hainbat inbertsio egin dira

2014-03-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Azken hilabetean eta datorrenean, guztira 73.000 eurotara iritsiko diren inbertsioak egiten ari dira zaharkiturik zeuden hainbat instalakuntza berritzeko helburuarekin Udal kiroldegian: ur biltegi berri batetik hasita sare informatikoa berritzera.

 

Iaz igerilekua berotzen duen galdara berritu zen eta aurten berriz ur biltegiaren txanda izan da azken 13 urteetako funtzionamenduaren ostean. Biltegi berriak egungo legedia beteko du legionelaren aurkako neurriekin eta altzairu herdoilgaitzezkoa izango da aurretik zegoen galbanizatuaren ordeaz, hauek bizitza motzagoa baitute. Hau izan da, biltegi aldaketa egiteko beharrezko doikuntza, azken asteetan nabaritu diren uraren tenperatura aldaketen arrazoia.

 

Igerilekuko aldageletako eta muskulazio nahiz kardio geletako argiztapena ere aldatu egin da, aurrezpen energetikoa ekarriko duen LED sistema baten bitartez.

 

Gimnasia erritmikoa egiteko tapiz berri bat erosiko da eta kanpora begira frontoian eta teniseko pistetan sare berriak jarriko dira.

 

Beste alde batetik, inbertsio garrantzitsua egingo da baita ere kardio gelan jarriko diren bi makina eliptiko multifuntzionalen erosketarekin eta steps-ean nahiz korrika aritzeko ere aukera emango dute.  Momentu hauetan bietako bat jarrita dago.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna