Albisteak

Kirol parkea pertsona nagusientzat

2013-10-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako Udalak udalerriko pertsona nagusien mantentze fisikorako zerbitzu berri bat jarriko du martxan gaurtik aurrera eta astean behin Goiko kale auzoan kokatua dauden instalakuntzetan.

 

Asteartero goizeko 10:30tan Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak Kontzeju txiki plazako kirol parkera (Loidibarren pilotalekuaren aurrez-aurre) egun eta ordutegi horretan hurbiltzen diren pertsonei aholkuak, orientazioak eta laguntza eskainiko die parkean dauden kirol makina ezberdinetan (11 guztira) ariketa fisikoak modu egokian egin ditzaten.

 

Zerbitzu hau doan da eta kurtsoan zehar eskainiko da ekainaren 17a bitartean.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna