Albisteak

KIROL LUDOTEKA EZAGUTZEKO SAIOAK.

2013-09-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Irailaren 9a eta 13a bitartean (astelehenetik ostiralera), arratsaldeko 17:45tan Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak Kirol Ludoteken saioak eskainiko ditu Kiroldediko pistan; saio hauek doan izango dira instalazioetako bazkideentzat.

Helburua da 2013 – 2014 ikasturtean zehar garatuko eta praktikatuko diren jarduera eta modalitate kirol-ludiko ezberdinak ezagutzera ematea.

Jarduera hau 2005, 06, 07, 08, 09 eta 10ean jaiotako umeei zuzenduta dago.

Saio hauetan parte hartzeko interesa duten umeek arratsaldeko 17:40tan Kiroldegira joan beharko dute kirol arropaz jantzita.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna