Albisteak
Kale asfaltatzeko kanpaina
2015-09-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Asfaltatzeko kanpaina honen barruan oinezkoen pasabideen eta seinalizazio horizontalaren pintaketa ere egingo da, eta guztira 17.870 m² hartuko ditu. Lanak honako kale hauetan egingo dira: Kale Nagusia (Oztarango eta Torre Etxeko biribilguneak hartzen dituen tartea), Pintore, Juan de Garay, Pablo Mutiozabal, Geltoki Kalea eta Sasoeta Ibilbidea.
Behin obra adjudikatutakoan, betiere eguraldiak laguntzen badu, lanak burutzeko epea hilabetekoa izango da, zuinketaren akta sinatzen denetik. Lanen bermeko epea urtebetekoa da.
Adjudikaziorako irizpideak hauexek dira:
- Prezioa :30 puntu.
- Lanak burutzeko epea hobetzea: 20 puntu.
- Bermeko epea luzatzea: 5 puntu.
- Ingurumenaren kudeaketa: 5 puntu.
- Lanen programazioa: 30 puntu.
- Borondatezko hobekuntzak (akaberak, materialak, jardun-eremua zabaltzea...): 10 puntu.