Albisteak

Irekitzera doa kiroldegiko ikastaroetarako epea

2017-08-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 1etik aurrera irekiko da Kirolen Zerbitzu Munizipalak 2017/2018 denboraldirako eskainiko dituen kirol-jardueretan izena emateko epea.

Funtsean, bere horretan mantentzen da iazko kurtsoko kirol-eskaintza, helduentzako jardueretan bezala haurrentzakoetan ere.

HELDUAK

Fisikoa hobetzeko, indartzeko eta tonifikatzeko, jarduera hauen eskolak eskaintzen dira: jump, indoor ziklismoa, body pump, zumba eta tonifikazioa. Izaera aerobikoa duten jardueretarako, aerobikeko eskolak eskaintzen dira. Pilatesak, mantentzeko gimnastikak eta stretching-ak osatuko dute gimnasioko jardueren eskaintza zabal eta bariatua. Igerilekuan, maila ezberdinetarako igeriketako ikastaroez gain, acuagym eta zumbacuaerobic jardueretako eskolak emango dira.

GAZTEAK eta HAURRAK

Gaztezumbak, txikizumbak eta kirol-ludotekek (adinen arabera) beteko dute adin-tarte horietako pertsonei zuzendutako eskaintza. Igerilekuan aukera-sorta ezberdin eta bariatu bat eskaintzen da igeriketa-estilo ezberdinak ikasteko eta hobetzeko, dauden maila ezberdinak (5) lortzeko ematen diren igeriketako ikastaroren bidez. Larunbatetan haurtxoentzako igeriketa emango da. Igeriketan teknifikatzeko ikastaroak izan duen arrakasta dela eta, aurtengo kurtsoa astearte eta ostegunetara ere zabalduko da (denboraldi guztian).

ZERBITZU PERTSONALIZATUAK

Kiroldegiak zerbitzu pertsonalizatua ere eskaintzen die erabiltzaileei, gida-taulen bidez, igeriketarako bezala mantentze fisikorako ere.

Helduen jarduerak

Haurren jarduerak

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna