Albisteak

Ireki da aurtengo Kirol Udalekuetan izen emateko epea

2014-05-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak kirol udalekuak antolatu ditu 2002, 2003, 2004 eta 2005ean jaiotako neska-mutilentzat. Bertan apuntatuz gero kirol eta joko ezberdinak praktikatuko dituzu, irteerak egingo dituzu eta igerilekuan ondo pasatzeko aukera izango duzu.

 

LEKUA:

Udalaren kirol instalazioetan.

 

DATAK, ORDUTEGIA, PREZIOA ETA TALDEAK:

• EGUNAK:

Uztailaren 1etik 11ra (lehenengo hamabostaldia) eta Uztailaren 14tik 24ra (bigarren hamabostaldia)

• ORDUTEGIA:

09:30tatik 13:00etara

• PREZIOA:

150 € hamabostaldia (bazkideen prezioa)

• TALDEA:

Taldeak gehienez 20 partaide izango ditu.

 

EKINTZAK ETA GEHIGARRIAK:

• KIROLAK:

Surfa, ur-jolasak, kirol jolas ezberdinak…

• Hamaiketakoa, bidaiak eta materiala prezioan sartuta daude.

• Kamiseta oroigarri bat opari.

• Irteerak Buruntzaldeko ibilbideak ezagutzeko eta hondartzara.

 

INSKRIPZIOA:

2014ko maiatzaren 12tik aurrera Lasarte-Oriako Udal Kiroldegian.

• Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko zuzendu zaitezte Kiroldegiko bulegora, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30tara eta 17:00etatik 19:00tara.

• Plazak mugatuak direnez, inskripzio hurrenkera errespetatuko da.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna