Albisteak
Igerilekuak elbarrituentzako garabia du dagoeneko
2013-09-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
2012 urtean egin ziren “Pausoz pauso auzoz auzo” bileretan elbarritasunak dituzten pertsonentzako udal zerbitzuen kalitatea hobetzeko proposamen ugari jaso ziren. Horietako batzuk kiroldegiari zuzendutakoak ziren eta zehazki igerilekura joateko irisgarritasuna hobetzekoak.
Gaur egungo instalakuntzen beharren barruan, batzuek jatorria Udal kiroldegiak 25 urte izatean dute. Adibidez, garrantzitsuena, aldageletatik igerilekura zuzeneko biderik ez dago, eta horrek erabiltzaile asko kafetegitik sartzera derrigortzen ditu. Beraz, eta mota horrelako arazoak eskatzen duten inbertsio handia dela eta, ezin izan da oraingoz konpondu.
Hala ere, bilera haietan eginiko beste proposamen batzuk gauzatzen ari dira pixkanaka, gaurkoan aurkeztutako garabia kasu. Abuztuan kokatu zen garabia eta momentu honetan bere erabilerarako prest dago.
180 kilogramoko erresistentzia du, 12V-ko bateria batekin soilik funtzionatzen du eta bere erabilerak beti sorosle baten laguntza izango du.