Albisteak

Ibilbide osasungarriak, azken bilera martxan jarri aurretik

2014-09-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak | Osasuna eta Ingurumena

“Ondo ibili – Caminar es Salud” Lasarte – Oriako Ibilbide Osasungarriak bultzatzeko taldea herritik paseatzen ikusiko dugu laster. 60 urtetik gorako pertsonei astean behin oinez egiteko ordu, ordu eta erdiko  ibilbide osasungarriak eskainiko dituen taldea da hau.  Ostiralero 11:00etan Okendo plazatik abiatuko dena.

 

Lasarte-Oriako elkarte eta boluntarioek koordinatuta (Nagusilan, Biyak Bat, Odol emaileak, Danok Kide, Atsobakar Zaharren egoitza, eta beste hainbat…) ttipi-ttapa hasiko gara. Gainera boluntarioen zerrenda irekita dago oraindik. Gogoratu boluntarioak ez dutela zertan adineko pertsonak izan beharrik, beraien egitekoa txandaka ibilbideak dinamizatzea eta gidatzea izango baita Osakidetzako medikuen eta erizainen ezinbesteko lankidetza eta jarraipenarekin.

 

Beraz, ibilbideak martxan jarri aurretik azken bilerara etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Irailak 19, ostirala, 11:00etan Lasarte-Oriako “Biyak Bat” jubilatuen etxean bilduko gera.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna