Albisteak
Hurrengo ostegun eta ostiralean zuhaitzaren eguna ospatuko da
2014-03-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
Zuhaitzen Egunaren XXIII. edizioa bi egunetan ospatuko da aurten. Martxoaren 13an, Udalaren Euskaltegiak, AEK Euskaltegiak, Sexuen arteko Bizikidetzarako Emakumearen Zentroak, Erretiratuen Elkarteak eta Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (EPA) hartuko dute parte, bai eta zuhaitzak landatzen gozatu nahi duten herritar guztiek ere. Ondoren, martxoaren 14an, Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako ikasleen txanda izango da.
Bi egunetan Erretiratuen Elkartetik aterako gara goizeko 9:30ean. Urteroko jardunaldi hauen bidez, Ingurumeneko Departamentuak zuhaitzen garrantziaz kontzientziatu nahi du, eta, martxoaren 21ean ospatzen den Basotzearen Munduko Egunarekin bat eginez, belaunaldi berriak hezi nahi ditu gure basoak zaindu beharraz.
Iazko edizioan bezala, landaketak Goiegiko mendi-hegaleko lur-sail munizipaletan egingo dira. Aurten, haritz, lizar, pago eta gorostidoen 150 kimu landatuko ditugu.
Jardunaldi ludiko honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu; izan ere, une atsegin bat pasatzeaz gain, gure basoen birsorkuntzan lagunduko dugu. Landaketa honetan parte hartu nahi duzuenok gurekin harremanetan jar zaitezkete 943 37 61 89 telefono-zenbakiaren bidez, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 13:30era.