Albisteak
Herritarron eta animalien arteko elkarbizitzan aurrera pausoak
2014-05-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
Lasarte-Oriako Udalak azken hilabeteetan herritarren eta animalien arteko elkarbizitza lantzen aritu da: alde batetik, eta herritarren parte hartzearekin batera animaliak edukitzeko eta beraien babeserako ordenantza berritu du eta bestetik heziketaren bidea lantzeko ikastaro teoriko eta praktiko batzuk prestatu ditu.
Modu honetan, “Animaliak babesteko eta edukitzeko Udal Araudia”-ren idaztea posible egin duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Udal Araudi berri hau denontzako positiboa izango dela uste dugu, elkarbizitza egoki bat izan dezagun bakoitzaren eskubideak noraino iristen diren ongi zehazteko esfortzu handia egin dela irizten baitiogu
Beste alde batetik, animalien jabeei eta izan nahi dutenei animaliekiko jabetza egoki bat izateko laguntza behar dutela uste dugu. Hori dela eta etologian esperientzia handia duen elkarte batekin kontaktuan jarri gara eta zuentzako hitzaldi eta mahai inguruz osaturiko doako ikastaro bat antolatu dugu, bertan, animalien jokabideen eta hezkuntzaren inguruko gai ezberdinak jorratzeko.
Beraz, guztion Lasarte-Oria izan dadin lan egin dezagun.
Ikastaro eta ordenantzaren inguruko informazio osoa irakurtzeko egin klik hemen.
Ordenantzak zehazten dituen guneen planoa ikusteko egin klik hemen.
Ikastaroaren programa:
Izen emateko epemuga maiatzaren 22 izango da: