Albisteak

Hasi dira Udaltop 2016 jardunaldiak

2016-04-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Abian dira Udaltop jardunaldiak, Udaletako Euskara Zertzibuen arteko topaketak, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko lelopean eman zaie hasiera. Bi egunez gazteak, kirola eta euskara uztartuko dituzte bertan. 180 pertsona inguru bildu dira. Jesus Zaballos alkateak ireki ditu jardunaldiak.

Jon Antxordokik, Lasarte-Oriako Udaleko euskara teknikariak, Markel Olanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta Patxi Baztarrikak, Eusko Jaularitzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, abiatu dute edizio berri hau, Ibon Gaztañazpiren gidaritzapean. Antxordoki izan da lehena hitza hartzen eta gazteak, kirola eta euskara lotzeak duen garrantzia azpimarratu du.


“Aisialdiaren barruan kirola da nagusi; euskara kirolaren hizkuntza izatea oso handia da”, adierazi du Baztarrikak. “Herritarra non euskarak han egon behar du. Aurrera begira arlo honetan jauzi garrantzitsu bat eman beharra dago. Zentzu horretan handia da hizkuntza teknikariez haratago, kirol teknikari eta beste arloetako teknikariak euskararen sustapenean jardutea, jardunaldietan ikusi ahal izango den moduan”, gehitu du.


“Eskolak garrantzi asko du belaunaldi berrien euskalduntzean. Euskararen berdintasunak urratsak eman ditu baina gehiago eman behar ditu gaitasun eta erregistroaren ikuspegitik”, azaldu du Gipuzkoako ahaldun nagusiak.
 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna