Albisteak

Gidabaimena dohainik ateratzeko aukera

2014-05-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Azken urteetan bezala, gidabaimena euskaraz egitera animatzeko kanpaina abian jarri du Lasarte-Oriako Udalak, Buruntzaldeko gainontzeko udalekin elkarlanean.

 

Buruntzaldeko sei udalen izenean Astigarragako Udaleko Ione Olaziregi eta Lasarte-Oria Udaleko Boris Nogales zinegotziek aurtengo kanpaina aurkeztu zuten Hipodromoan, eskualdeko autoeskoletako ordezkariek lagunduta. Bi zinegotzien esanetan, gidabaimena euskaraz ateratzen dutenen kopurua urtez urte gora doa, iaz 135 izan ziren Buruntzaldea osoan eta aurten gehiago izatea espero dute.

 

 Udalek saritzen dituzten diru-laguntzetan parte hartzeko baldintza hauek dira:

• Buruntzaldeko herriren batean erroldatuta egotea.

• Gidabaimenaren atal teorikoa gainditzea 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean Buruntzaldeko autoeskoletakoren batean.

• Inprimakia beteta entregatzea egitasmo honekin lankidetzan diharduten autoeskoletan: Andoaingo Bengoetxea eta Mendi; Loiolako Otamendi, Hernaniko Hernani, Lagunak eta Otamendi; Lasarte-Oriako Izarra, Lasarte eta Mugica eta Urnietako eta Usurbilgo Solozabal autoeskoletan.

 

Parte hartzen dutenen artean zozketa egingo dute Udalek 2015eko urtarrilean, eta 11 sari entregatuko dira: Andoainen 2, Astigarragan 1, Hernanin 3, Lasarte-Orian 3, Urnietan 1, eta Usurbilen 1. Sariek atal teorikoaren balioa izango dute, gehienez 400 euro.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna