Tamaina handiko hondakinen bilketari buruzko kanpaina
2018-07-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako kontainerrek pegatina baten bitartez informatuko dute zein material eta zein egun eta ordutan utz daitezkeen tamaina handiko hondakinak. 2017. urtean Lasarte-Orian horrelako hondakinen 244.100 kg jaso ziren, 13’45 kg biztanleko.
Musika taldeentzako entsegu-lokalen eskatzaileentzako bileraren deialdia
2018-07-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaztelekuan dauden musika taldeentzako entsegu-lokalak eskatzeko epea agortzear dago. Gogorarazi talde guztiei eskaera entregatu beharko dutela udaletxeko erregistroan idatziz, uztailaren 24 baino lehen. Bi entsegu-areto daudela, eta horiek erabiltzeko ordutegia 10:00etatik 24:00etara dela, astelehenetik igandera. Lehentasuna izango dute 30 urtetik beherako eta udalerrian erroldatutako kideez osatutako taldeek.
Lasarte-Oriako Udalak, aipatzen den egunean eta orduetan bilera batera deitzen die eskatzaileei lokal horiek erabiltzeko ordutegi eta egutegiak osatzeko.
EGUNA: UZTAILAREN 27a
ORDUA: 18:30etan
LEKUA: GAZTELEKU
Santa Ana eguna ospatzeko hainbat ekitaldi
2018-07-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriak hainbat ekitaldi kulturalekin ospatuko du Santa Ana: uztailaren 22an igandearekin, Artisautzako Azokaren 34. edizioa eta Santanetako Pintxoaren V. edizioa egingo dira. Parodia tradizionala hilaren 26an izango da, Santa Ana egunez.
Udalbatzarrak datorren asteartean uztailak 24 ez ohiko bilkura ospatuko du
2018-07-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren asteartean uztailak 24 arratsaldeko 18:00tan Udalbatzarrak ez ohiko bilkura ospatuko du.
Lasarte-Oriak haur saharauiak eta ukrainarrak hartuko ditu udan
2018-07-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Oporrak Bakean programaren barruan, Lasarte-Oriak 8 haur saharaui eta mutiko ukrainar bat hartuko ditu. Programak 11.255 euroko kostua du.
Udalak ongietorria egin zien aurtengo udan gure udalerrian izango diren haur saharauiei. Gure herrira Oporrak Bakean programaren eskutik heldu diren 7 mutiko eta neskatila bat dira. Programaren asmoa da udako hilabete latzenetan haur horiek errefuxiatu-eremuetatik urruntzea, bakealdi batez gozatzeko aukera izan dezaten.
Haurrentzako tailerraren aldaketa
2018-07-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak jakinarazten du “Udako tailerrak auzoetan” programaren azken saioak uztailak 27a burutuko direla, jarraian agertzen den moduan:
Uztailak 27a
-ZUMABURU Plaza Isla
11:30-13:30 Mantarra tailerra
-ATSOBAKAR Plaza Golf
12:00-13:00 Ipuin kontalaria
Bidegorrien artapen lanak
2018-07-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO OHARRA
2018/07/18 egunean, bidegorrien Artapen lanak hasiko dira; beraz, bidegorri hauek moztuta egongo dira ondoko taulan adierazten diren egunetan.
Hiribusaren zerbitzuak abuztuan ere funtzionatuko du
2018-07-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak zerbitzuaren aldaketa bat onetsi zuen, haren bidez Manttangorri autobusaren zerbitzua abuztura ere zabalduko delarik. Zabaltze hori 6.476 eurokoa izan da, eta astelehenetik ostiralera 13 bidaia egitea ekarriko du.
Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu du Ttakunek
2018-07-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Sinatutako hitzarmenak 175.385 eurorekin finantzatuko ditu euskarako hainbat programa, hala nola Gazte eta Amaraun Kluba, Kuadrillategi, Solaskide-solasbide edota Txintxarri aldizkaria. Euskaraldia programa izango da aurtengo berritasuna.
Jesus Zaballos alkateak eta Ttakun Kultur Elkarteko lehendakariak sinatu duten hitzarmenaren bitartez, Ttakunek 175.385 euro arte jasoko ditu 2018an, aurtengo urtean zehar garatuko dituen programa guztiengatik. Jon Antxordoki euskarako zinegotzia ere egon zen ekitaldian.
Oriako eta Basaundiko 2018ko jaien programa
2018-07-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Festen programa kontsolidatua geratu da, karmenetako eta sanignazioetako jaiak uztailaren 16an, 30ean eta 31n ospatzeko. Aurten, Oriako jaietara bideratutako zenbatekoa 5.952 eurokoa da.