Albisteak

Gaurtik aurrera herritarrek Landaberri BHIko jolastokia erabiltzeko aukera izango dute

2015-04-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Espazio hau orain artean ikastetxeak bakarrik erabili du eta bere ordutegitik kanpo itxita egon da. Hori dela, herritarrek parte-hartze bileretan ikasketa orduetatik kanpo bere erabilera baimentzeko eskatu izan dute.

 

Duela hilabete batzuk Udalak Eusko Jaurlaritzari Landaberri BHI (REM) ikastetxe publikoko jolastokia herritarrek erabiltzeko eskaera egin zion, eta ikastetxeko zuzendariaren iritziz erabilera honek ez duela inola ere oztopatzen ikastetxearen jarduera ikusirik, herritarrek erabiltzeko Jaurlaritzaren baimena jaso du.

 

Beraz, hurrengo astelehenetik aurrera, gune hau udalerrian kirola eta jarduera fisikoak sustatzeko espazio publiko berri bat bihurtuko da eta arratsaldez irekita egongo da herritarrek erabiltzeko.

 

Ondorengo ordutegia izango du:

 

2015eko apirilaren 20tik 2015eko maiatzaren 31ra bitarte:

Eskola-egunetan ; 16:30etik 21:00etara

Eskola gabeko egunetan; 9:00etatik 21:00etara.

 

2015eko ekainaren 1etik 30era

Eskola-egunetan 14:30etik 22:30era

Eskola gabeko egunetan : 9:00etatik 22:30era

 

2015eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra ;

9:00etatik 22:30era.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna