Albisteak

Gaizka Garitano entrenatzailea, Iratxe Aranburu atleta ohia eta Iñaki Artola pilotaria mahai-inguruan

2015-12-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Gaur arratsaldean, 18:30ean, Manuel Lekuona kulturetxean, hiru kirolari ezagunak entzuteko aukera izango da, Xabier Usabiaga ETBko aurkezleak gidatuta. Sarrera librea da.

 

Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan hiru kirolari ospetsuekin mahai-ingurua antolatu du Udaleko Euskara Batzordeak Ttakun Kultur Elkartearen laguntzarekin. ETBko aurkezle ezagunak elkarrizketatuko ditu, bakoitzaren kirol ibilbidearen berri izateko eta ibilbide horretan izan dituzten bizipen linguistikoak partekatuko dituzte bertaratzen diren guztiekin.

 

Euskara Batzordeko arduradunek jakinarazi dute interesatuta dagoen edonor bertara daitekeela.

 

Ekintza honen bidez, Udalak balorean jarri nahi du kirol entrenatzaileen lana eta haurren, gazteen eta oro har kirolarien garapenean duten garrantzia, euskara erabiltzearena barne.

 

Ekintza hau, Euskararen Nazioarteko Egunaren aitzakiatan antolatuta baldin badago ere, orain urtebete herriko hainbat kirol elkartek Udalarekin sinatutako patrozinio-hitzarmenen harira deitu dute. Izan ere, hitzarmen horretan lau kirol elkarte eta hiru guraso-elkarteak konprometitzen ziren urtebeteko epean bakoitzak bere elkartearen hizkuntza-diagnostikoa egitera eta 2015-16 ikasturtean neurri batzuk hartzera, egoera hobetzen joateko.

 

Elkarte bakoitzak, Ttakun Kultur Elkartearen laguntzarekin, egin ditu lan horiek eta biharko ekitaldian berretsi egingo dira. Lau kirol elkarteak Ostadar, Texas Lasartearra, LOKE eta Intza dira eta guraso-elkarteak, berriz, Landaberri, Burunzpe eta Kaxkarro. Hitzordua 18:30ean kulturetxeko hitzaldi-aretoan.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna