Albisteak

Gabonetako opariak egiten laguntzeko katalogoa

2013-12-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Euskarazko produktuen katalogoa

 

Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egoki­tasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jos­tai­lu eta jokoak, DVD eta informatika pro­duktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitza­ren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.

 

Edizio digitala askoz ere zabalagoa eta argitaletxeen denda birtualetan zuzenean erosteko aukerarekin

Horretaz gain, www.katalogoa.org webgu­nean, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko.

 

Urte osoan bizirik eta egune­ratua dagoen gunea da www.katalogoa.org, argitaletxeek berek aukera baitute produktu berriak zuzenean sartzeko merkaturatu ahala eta des­katalogatuak gelditu direnak kentzeko. Hartara, webgunea urte osoan kontsulta daiteke, eta irakurleek, beren komentarioak egin ahal izango dituzte bertan, irakurri, ikusi, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan.

 

Paperezko edizioari dagokionez, aurten 130.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna