Albisteak

Euskarazko lanbide heziketak aukera gehiago ematen ditu

2016-05-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Urtearen garai honetan hainbat eta hainbat gazte ari dira erabakitzen zein lanbide ziklotan eman izena. Ez da erabaki erraza izaten eta Buruntzaldeko Udalok laguntza eskaini nahi diegu gazte horiei, eta animatu, ikasketa horiek D ereduan, euskaraz, egitera.

Urtez urte euskarazko eskaintza zabaltzeko erronkan dabiltzan ikastetxeek helburu nagusia dute euskaraz ikasi nahi duten ikasleei aukera ematea, ikasketak euskaraz egiteko.

 

Azpimarratzekoa da lanbide heziketa euskaraz egiteak laguntzen diela ikasleei gerora lan munduan euskaraz aritzen. Horren ildotik, Buruntzaldeko udalok eta ikastetxeak konpromisoak ari gara lantzen, ikasleak lantokiko prestakuntza egitera doazen enpresetan praktikaldi horiek ere euskaraz egiteko. Enpresek begi onez hartu dute egitasmoa, euskaraz trebatutako langileek balio erantsia ematen baitiote enpresaren jardunari, eta gainera, eragina izaten baitute gainontzeko langileen hizkuntza erabileran.

 

Gainera erdi-mailako heziketa-zikloa euskaraz egiten dutenek euskarazko B1 titulua jasoko dute eta goi-mailakoek, berriz, B2a, administrazioko 2. hizkuntza-eskakizunaren edo perfilaren parekoa.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna