Albisteak

Euskararen I. Ginkana Buruntzaldean

2017-10-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Lehiaketako Probak eta Finala

Buruntzaldeako Euskararen Ginkana lehiaketak bi fase izango ditu:

1. Fasea: INTERNET BIDEZKO FROGAK.

Izena ematen duten taldeek beraien aurkezpen bideoa egingo dute eta Webgunean astero taldeek burutu beharreko 4 proba egin beharko dituzte, proba bakoitza burutzeko astebeteko epea izango dutelarik. Proba hauetan guztietan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeek jokatuko dute 2. fasea.

2. Fasea: FINALA.

Abenduaren 1ean jokatuko da Orona-Ideon, aurreko fasean puntu gehien eskuratu dituzten lau taldeen artean. Bertan erabakiko da nor izango den Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1. edizioaren talde irabazlea!

Sariak

Finalera iristen diren taldeen artean guztira 1.500 € banatuko dira saritan.

Parte hartzea eta izen-ematea

Ginkana taldeka jokatuko da, 4 laguneko taldeak osatu behar dituzte Buruntzaldeko 12-16 urteko gazteek parte hartzeko.

Izena on-line eman behar dute talde parte hartzaileek helburu horrekin prestatutako webgunean, Buruntzaldeko lehiaketa aukeratuz.

4 laguneko taldeak osatzeko edo argibideak jasotzeko Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta edo Usurbilgo Gaztelekuetara, Kuadrillategira edo Euskara zerbitzuetara jo dezakete gazteek.

Izen-ematea urriaren 3tik 19ra egin behar da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna