Albisteak

Euskararen 9. Maratoiaren dokumentalaren proiekzioa, bizitutakoaz berriz gozatzeko

2017-03-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Bihar ostirala, Manuel Lekuona kulturetxean ikusiko da, zortzikotearen laguntzaz. Bertaratuek DVDa dohain jasotzeko aukera izango dute

 

            Euskararen 9. Maratoia urriaren 22an eta 23an ospatu, bizi, gozatu genuen. Pasa dira, beraz, 5 hilabete, baina oraindik ordukoaren oihartzunak herritar askoren burutan entzuten direla uste dugu eta osatutako dokumentalak une gogoangarri haiek berriz gozatzeko aukera emango digutela pentsatzen dugu. Hitz horiekin adierazi dute Jon Antxordoki Udaleko Euskara Batzordeko lehendakariak eta Tomas Arrizabalaga Ttakuneko lehendakariak herritarrak dokumentala ikustera etortzeko egindako deian. Nahi duen guztia proiekzioa ikustera gonbidatu dute. Sarrera doan da.

            Irten armairutik! Baietz 40 egun euskaraz! izenburupean ospatu zen iaz Euskararen 9. Maratoia eta izugarrizko ilusioa sortarazi zuen herritar askorengan. Ilusioaz gain, ia 2.000 pertsonek parte hartu zuten Belarriprest modura 40 eguneko erronkan parte hartuz eta ia 1.000k Ahobizi modura. Eta horietaz gain, beste milakadaren bat ere izan zen festaz gozatu zuena.

            Oihartzuna, ordea, herrian ez ezik, herritik kanpo ere izan du ekimenak eta han eta hemen ugaritzen ari dira Lasarte-Orian egindako esperientzia kontatzea eskatu eta antzeko zerbait egiteko gogoa azaldu duten herriak. Lasarte-Oriakoaz gain, Egia, Agurain, Astigarraga, Hernani eta beste batzuen artean “Egia estiloa” izena hartzen ari den ekimena berritzailea bihurtzen ari da euskararen erabileran indartzeko proposamenen artean.

            Gaur arratsaldeko proiekzioa Maratoiko zortzikoteak aurkeztuko du eta emanaldiaren amaieran Eduardo Galardi eta Isa Fernandez de Agirrek prestatu duten DVDa dohainik jasotzeko aukera izango dute kulturetxera bertaratzen direnek. 19:00etan.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna