Albisteak

Euskara ikasleek beka handiagoak eskatzeko aukera orain

2014-06-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

            2013-14 ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrek matrikula-prezioaren %85 arteko beka jaso dezakete Udaletik. Ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak eskaera.

 

            Orain arte euskara ikasten aritutakoek matrikularen %40 eta %75 arteko bekak jasotzeko aukera baldin bazuten, hemendik aurrera Udaleko Euskara Batzordeak %85a arteko bekak eskainiko ditu.

 

            Eskaintza berri horri erantzuteko iazko 25.000€ko aurrekontua 45.000€ra arte handitu du aurten Udalak.

 

            Beka jasotzeko, Lasarte-Orian erroldatua egon behar da eta egindako ikastaroan gutxienez % 85eko asistentzia bete behar da. Diruz lagunduko diren ikastaroak hauek dira:  euskaltegiko ikasturtean zeharreko ikastaroa, gutxienez 80 ordukoa (autoikaskuntzakoak ere bai), barnetegia, gutxienez hilabete segidan baldin bada, eta, udako ikastaroak, ikasturtean zehar aurreko ikastaro-mota horietako bat egin duten ikasleen kasuan.

 

            Informazio gehiago udalaren web-orrian edo euskara zerbitzuan (943-376184) eskura daiteke.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna