Albisteak
Euskara ikasi edo hobetzeko aukera ona eta merkea
2013-09-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Izenburu horrekin, Ona eta merkea, Udalak 2013-14 ikasturtean euskara ikasten duten herritarrentzako beken berri eman du. Herritarrek, oro har, matrikula-prezioaren %40 arte jasotzeko aukera dute ikasturtea amaitzerakoan eta %75 arte 0 eta 5 urte bitarteko haurra duten gurasoek, begiraleek eta herriko enpresetan lan egiten duten langileek (http://administrazioa.lasarte-oria.org/eu/html/25/2522.shtml)
Horretaz gain, hainbat ikasmaila gainditu ahala HABEk ere diru-laguntza osagarri batzuk eskaintzen ditu: http://www.habe.euskadi.net/s23-4728/eu/contenidos/informacion/dirulaguntzak/eu_laguntza/ikasleentzako_dirulaguntzak.html
Baterako zein besterako, ordea, lehendabizi ikastaro homologatu batean eman behar da izena eta hori orain egin behar da. Orain da aukera.