Udalbatzarrak datorren asteartean, martxoak 14, ohiko bilkura ospatuko du

2017-03-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak, datorren asteartean, martxoak 14, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Pilotako festibala Michelingo frontoian

2017-03-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ostiralean, hilak 10, gaueko 22:00etan pilota-festibal bat izango da Michelingo frontoian, bikotekako bi partidarekin. Sarrera, aldez aurretik erosita, 20 euroan da, eta partidako egunean 25 euroko kostatuko da.

Lasarte-Oriako Udalak, Intza elkartearekin betera, berriro dakar Michelingo frontoira pilota-jaialdi bat. Oraingo honetan, bikotekako bi partida izango dira.

Lehenbizikoa promozioko bikoteen finalerdia izango da, Arteaga II-Erasun eta Peña II-Salaberri bikoteek jokatuko dutena. Beste partida Víctor-Albisu eta Artola-Beroiz bikoteen artean jokatuko da.

Sarrerak aldez aurretik eros daitezke Gure Etxea tabernan 20 euroan. Partidako egunean, salmenta leihatilan egingo da, 25 euroan.

 

gehiago irakurri

ERAKUNDE ADIERAZPENA: MARTXOAK 8: Ordezkaritza orekatu baterako 8 printzipio

2017-03-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

ERAKUNDE ADIERAZPENA: MARTXOAK 8:

Ordezkaritza orekatu baterako 8 printzipio

“Emakume gutxi daude ordezkatuta udal mailan erabakiak hartzeko guneetan, eta tokiko politikan sartzeko eta berdintasunezko parte-hartzerako arazo espezifikoei aurre egin behar izaten diete”. Hori jaso zuen Inger Lingek Europako Kontseiluko Toki eta Eskualdeko Agintarien Kongresuaren 31. saioan aurkeztutako txostenean. Kongresua urriaren 20an egin zen, eta emakumeen tokiko eta eskualdeko parte-hartze eta ordezkaritza politikoari buruzkoa izan zen.

gehiago irakurri

Inauterietako konpartsentzako diru-laguntzen banaketa

2017-03-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak 12.252,32 euro banatu zituen aurtengo inauterietan parte hartu duten konpartsen artean, mozorroek eta karrozek eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko.

gehiago irakurri

Plazak libre estimulazio kognitiboko taldean

2017-03-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zerbitzu Sozialetako Departamentuak gogorarazten du estimulazio kognitiboko taldeetan plaza libreak geratzen direla, andeatze kognitiboa diagnostikatu zaien pertsonei zuzenduak. Dohainik den zerbitzu horretan, taldeak astearte eta ostegun goizetan biltzen dira.

gehiago irakurri

Gerra Zibileko gauzakien erakusketa iraunkorrak inauguratu da

2017-03-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ostiralean, ekitaldi xume batean, inauguratua geratu zen Islada Ezkutatuak elkarteak Txaldatxurren aurkitutako gauzakiak eta bonba artisanalak jasotzen dituen erakusketa iraunkorra.

Jesus Zaballos alkateak ostiral arratsaldean inauguratu zituen Islada Ezkutatuak memoriarako elkarteak aurkitutako piezak erakusten dituzten hiru bitrinak, eta udaletxeko hallean bisita daitezke.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak siriar errefuxiatu-familia bat aterpetu du

2017-03-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Atzoz geroztik, udalaren etxebizitza batean hartua dago siriar familia bat, ama batek eta bi haurrek osatua. Gurutze Gorriaren eskutik iritsi da Lasarte-Oriara, Siriaren ekialdean dagoen Deir-ez-Zor herri garrantzitsutik etorria. Udalaren konpromisoa da haiekin lan egitea, edozein familia lasarteoritarri eskaintzen zaizkion zerbitzuak eta laguntzak eskainiz, arrazoizko epe batean independizatzeko eta erabat autonomoak izateko aukera izan dezaten.

Harro sentitu behar dugu gerraren izugarrikeriatik ihesi bere lurraldetik irten zen familia hori aterpetu ahal izateaz, abegitsu agertuz, gure gurasoak eta aitona-amonak Espainiako Gerra Zibiletik ihes egindakoan hartuak izan ziren bezala.

 

gehiago irakurri

GO!AZEN” antzerkiak bere presentzia luzatzen du Kulturako Etxean

2017-03-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

“GO!AZEN” antzerkiak bere presentzia luzatzen du Manuel Lekuona Kulturako Etxearen ikuskizunetan.

Lehen saiorako sarrera libre guztiak bi egunetan agortu ondoren, bigarren saioa eskainiko da egun berean, martxoaren 12an 19:00tan.

gehiago irakurri

2018ko Inauterien gaia aukeratu

2017-03-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz” lemapean.

Festen Departamentuak 2018ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, bihar etxez etxe postontzietan txartel bat banatzen hasiko da, haren bidez herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko.

Hainbeste denbora lehenago egitearekin lortu nahi dena da konpartsek eta herritarrek beta nahikoa izan dezatela datozen inauteritarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko.

Iritzia emateko, martxoaren 17a baino lehenago helarazi behar diguzu gaiari buruz duzun proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Proposamen guztien artean egingo da hautaketa. Eragin irudimenari eta parte hartu!

Proposamena betzeko inprimakia

gehiago irakurri

Hondakinak biltzeko hitzarmena sinatu da San Markosekin

2017-03-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak eta San Markos Mankomunitateak hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez udalak mankomunitateari esleitzen baitio hondakinetatik errefusaren partea eta tamaina handikoena biltzeko kudeaketaren ardura.

Jesus Zaballos alkateak eta Jaime Domínguez mankomunitateko lehendakariak atzo sinatu zuten hitzarmena zeinaren bidez udalak mankomunitateari esleitzen baitio hondakinetatik errefusaren partea (hirigunean eta landagunean) eta tamaina handikoena (hirigunean) biltzeko kudeaketaren ardura.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna