Albisteak

Euskal Herri osoko euskara teknikariak Udaltop Soziolinguistika Jardunaldietan

2014-05-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

            Gaur eman zaie hasiera Udaltop Soziolinguistika Jardunaldiei. Seigarren urtea da Euskal Herri osoko euskara teknikariak eta urtez urte prestatzen den gaian interesatuta dauden profesional eta euskaltzaleak biltzen direla gure herrian. Aurten, 150 parte-hartzailetik gora izango dira bi egunez “Euskara erabiltzeko planak: elkarrekin berritzen” izenburupean arituko direnak. www.elkarrekinberritzen.net

            Bi egunetan zehar 13 hitzaldi izango dira. Horretaz gain, ostiral goizaren bigarren zatian bertaratutako guztiak taldetan banatuko dira eta bi egunetan zehar entzundako guztiaren digestioa egiteko helburuarekin talde-lanean arituko dira, astelehen goizean bakoitza bere lanlekura itzultzen denean eguneroko lana zerbaitean berritua eta zerbaitean hobetua egiten jarrai dezan.

            Aurtengo egitarauaren helburuaren norabide hori da. Izan ere, euskara gehiago erabiltzeko egiten diren planak, bai administrazioan, baina baita ere administraziotik kanpo ere, ezin duten kudeaketa edo gestio-plan hutsak izan. Dauzkagun erabilera-inertziak ez baitira soilik gestio-planekin aldatuko.

            Ikuspegi horretatik, erakunde bakoitzeko liderren portaera eredugarriak nola sortarazi, euskara-planak prestatzen ibili ohi diren teknikarien rolak nola eraldatu eta erakunde baten barruan dauden lider-kateak nola artikulatu izango dira mintzagai.

            Ostegun goizeko hitzaldietan ikuspegi horren oinarriak landuko dira. Arratsaldean, berriz, oinarri horien gainean egin diren zenbait interbentzioren berri emango da eta ostirala, aldiz, aurrera begira jartzeko erabiliko da, bai UEMAk, Eusko Jaurlaritzak berak edo Soziolinguistika Klusterrak dituen proposamenak plazaratuz, bai komunikazioan aditua eta aritua den Mikel Irizarrek dinamizatutako talde-lana eginez.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna