Albisteak

Eskola-orduz kanpoko jarduera hezigarrientzako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu da

2013-09-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Deialdi honen xedea guraso-elkarteek garatzen dituzten eskola-orduz kanpoko eta/edo izaera osagarriko jarduera hezigarriei laguntza bat ematea da. Horretarako Lasarte-Oriako Udalak norgehiagoka erregimenean emango dituen diru-laguntzak eskatzeko oinarriak argitaratu ditu GAOan.

 

Deialdi honen helburuak betetzeko zuzenduko den diru kopurua 7.494 eurokoa izango da eta hau lortu nahi izanez gero eskatzeko azken eguna urriak 23a da. Eta diru-laguntza hauek egoitza Lasarte-Orian duten ikastetxeetako guraso-elkarteak izan ahalko dira, baldin eta interes orokorreko jardueraren bat egiten badute eskola-orduz kanpoko hezkuntzaren eta gurasoen prestakuntzaren esparruan.

Informazio osoa

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna