Albisteak

Errenta aitorpena euskaraz eta sariarekin egiteko aukera

2014-04-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

            Buruntzaldeko Udalek elkarlanean sustatzen ari dira herritarren artean errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera.

Autolikidazio proposamena aprobetxatzea duzu aukerarik egokiena. Proposamena onartu behar duzunean, telefonoz edo Internetez, galdetu egingo dizute euskaraz ala gaztelaniaz egin nahi duzun. Aukeratu euskara. Handik aurrerako proposamenak eta harremanak euskaraz egingo dizkizute automatikoki Foru Ogasunetik.

Bestalde, gure herrian badira profesionalak euskaraz ere zerbitzu ona eman diezazuketena. Behar dituzun azalpen guztiak emango dizkizute euskaraz ere uler dezazun errentaren aitorpena. Behin lehendabiziko aldiz eginez gero ez diozu berriro zailtasunik ikusiko.

Eta, mekanizatuari heltzen badiozu, Hernaniko bulegoan dauden profesionalek gustuz egingo dizute aitorpena euskaraz.

            Horrekin lotuta, errenta aitorpenarekin lotutako lehiaketa bat jarri dugu martxan Buruntzaldea Euskaraz Facebook orrialdean. Parte hartu, eta erantzun egokia emanez gero, bi sari hauen artean aukeratu ahal izango duzu:

• Andoaingo Basteron, ekainaren 7an Benito Lertxundiren kontzerturako bi sarrera.

• Astigarragako Ipintza sagardotegian bi lagunentzako bazkaria edo afaria.

 

Lehiaketan parte hartzeko, lehendabizi gure Facebook orrialdean atsegin dut sakatu behar duzu. Horren ostean, ondorengo galdera honi erantzun beharko diozu:

Errenta aitorpena egitea egokitzen zaigun tarte honetan, ba al dakizu zer esan nahi duten sigla hauek? BEZ, JEZ, IFK, PFEZ, OHZ

Erantzun guztiak Facebook-eko iruzkinen atalean idatzi behar dira. Apirilaren 25ean asmatzaile guztien artean zozketa egingo dugu. Animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago: http://euskara.buruntzaldea.org/euskara/albisteak/sari-eder-bat-irabazteko-aukera-hilabete-honetako-lehiaketan

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna