Albisteak
Emakumeen Zentro Zibikoko ikastaroak
2016-01-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Tasa berriak aplikatu izanaren ondorioz, prezioak nabarmen murriztu dira.
Izena emateko epea otsailaren 1etik 3ra da, zentroan bertan. Hauek dira ikastaroak:
-
Biodantza (doan)
-
Kantua (doan)
-
Jantzi konponketa eta patroiak (doan)
-
Eskulanak: (39,67€)
-
Katekorratz-lanak (doan)
-
Bitxien Tailerra (doan)
-
Ehoziriak (34,19€)
-
Emakumeen arteko elkarrizketak (doan)
-
Tai-Xia (17,10€)
-
Orratz-lanak (doan)
-
Yoga (29,75€)
-
Sabel-dantza (23,80€)
-
Batuca (doan)
-
Antzerkia (39,67€)
-
Euskara Txokoa (doan)
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Zentro Zibikora, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Dauden plazak baino pertsona gehiago izena emanda dauden ikastaroetan, zozketa bidez adjudikatuko dira plazak. Otsailaren 5ean, 12:00etan, egingo da zozketa Emakumeen Zentroan.
Jarduera guztiak talde-dinamika labur batekin osatuko dira, non berdintasun edukiak, ahalduntze prozesuak eta indarkeria matxistaren prebentzioa landuz joango diren.
Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onartua duen planean adostutako hizkuntza-jokabideak jarraituko dira ikastaroetan.
KZ Gunearekin elkarlanean, hainbat ikastaro antolatu dira doan, 14-20 ordukoak:
-
Android Smartphone/tableta nola erabili
-
Oinarrizko Internet
-
Google Apps
-
Sare Sozialak
Buzoneatu berria den liburuxkan, beste jarduera batzuk aipatzen dira, esaterako “Lasarte-Oriako 1. Berdintasun Plana”, “Martxoaren 8ko Kanpaina” edo “Emakume migranteekin topaketak”.
Gogorarazten dizuegu, halaber, sexuari buruzko aholkularitza eta informazio zerbitzuak eskura dituzuela, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara.
Ikusi programazio eta informazioaren diptikoa