Albisteak

Emakumearen zentroko ikastaroen zerrenda eta aurrematrikula

2014-04-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Sexuen elkarbizitzarako emakumearen zentrotik antolatu diren ikastaroetan interesa dutenek, gaurko, apirilak 28, eta biharko egunak izango dituzte aurrematrikula egiteko, eta izena eman nahi izanez gero bertatik pasa beharko dute. Hiruhileko honetan bi ikastaro mota izango dira : Batetik, epe motzekoak eta dohakoak izango diren ikastaroak eta bestetik hurrengo bi hilabeteetan zehar luzatuko direnak.

Eskuorria irakurri

 

Epe motzeko ikastaro berriak:

 

Hezkidetza. Umeen heziketaren gakoa. Maiatzak 7 eta 14 euskaraz eta maiatzak 15 eta 22an gazteleraz

15.00etatik 17.00etara, emakume zentroan

Ikastaro honen bitartez egunerokotasunean gureganatzen ditugun jokaera ezberdinak aztertuko ditugu eta hauen bitartez erreproduzitzen ditugun balio, rol eta estereotipoak. Gure erantzukizuna berdintasun harremanetan oinarritzen den elkarbizitza lortzea da, hau guztia nola identifikatu eta praktikara eramateko baliabide ezberdinak garatuko ditugu.

 

Oinarrizko internet. Maiatzaren 5etik 16a bitarte 11:00 etatik 13:00ak arte

kzgunean.

Ikastaro honen bitartez; interneten munduan sartuko zera, pc bat zer den ezagutuko duzu , nabigatzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikasiko duzu beste gauza batzuen artean.

 

Emakumeak historian maiatzaren 12, 19 eta 26ean. Astelehenak 15:00etatik 17:00era;

Emakume zentroan.

Ikastaro honetan orokorretik zehatzera joango gara, historian zehar egon diren emakume erreferenteak aztertzen hasiko gara, Lasarte-Oriako emakumeen kontakizunen bitartez Lasarte-Oriako emakumeen historia eraikitzen bukatzeko. Elkartzeko gune bat sortuko dugu emakumeek beraien istorio propioa eraiki dezaten.

 

Makillaje ikastaroa "lotura eta konplexurik gabe" . Ostiraletan maiatzaren 9tik 30arte 11:oo etatik 13:00 ak arte ostiraletan.

Emakume zentroan

Ikastaro honetan gure burua zaintzen ikasiko dugu, eta zalantzan jarriko ditugu, gaur egun dauden edertasun ereduak.

 

Sexualitatea haurrekin Maiatzak 23 eta 30 ostirala 15:00etatik 17:00ak arte

Emakume zentroan

Ikastaro hau haurrekin sexualitatea nola landu eta tresnak eskuratu nahi duten guraso edo hezitzaile direnei dago zuzendua.

 

Jendearen aurrean hitz egin dezagun. Ekainak 4, eta 11 asteazkena 15:00etatik 17:00ra

Emakume zentroan.

Guneen banaketa historikoak (pribatuak emakumeentzat eta publikoak gizonentzat) jendearen aurrean hitz egiterakoan emakumeak zailtasun batzuk izatea izan du ondoriotzat. Ikastaro honetan zailtasun hauek aztertu eta landuko ditugu, hauek gainditzeko asmoarekin. Praktikan jarriko ditugun teknika ezberdinak ere ikasiko ditugu.

 

Bideo-forum hilabeteko 2.asteazkenetan maiatzak 7 eta ekainak 11

Ekintza honetan pelikula-dokumental bat ikusi eta ondoren hizketaldi zuzendu bat egongo da beti ere genero ikuspegia kontuan hartuz. Emakume zentroan.

 

 

Hiruhilabetean zehar dauden ikastaroak:

 

ASTELEHENA

Yoga  9:00-10:30. Villa Mirentxun.

Bitxiak  16:00-20:00 Emakume zentroan.

konponketak eta patroiak  15:30-17:30 Emakume zentroan.

Orratz lanak  18:00-20:00 Emakume zentroan.

Antzerkia  18.00-20.00. Emakume zentroan.

 

ASTEARTEA

Bio-dantza  9:30-11:00 Emakume zentroan.

Kantua  11:45-13:15 Emakume zentroan.

Eskulanak  18:00-20:00 Emakume zentroan.

 

ASTEAZKENA

Pilates  12:00-13:00 Emakume zentroan.

Ehoziriak  17:00-19:00 Emakume zentroan.

Taitxi  18:00-19:00 Villa Mirentxun.

Zumba  16:30-17:30 Villa Mirentxun.

 

OSTEGUNA

Euskera txokoa  16:00-17:Emakume zentroan. (*)

 

OSTIRALA

Sabel dantza  9:45-10:45 Emakume zentroan.

(*)Ekintza honetan ez dago irakaslerik.Talde autonomoa da.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna