Albisteak

Ekainaren 7an Bolo eta toka txapelketak jokatuko dira Lasarte-Orian

2014-06-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

OstadarS.K.T. eta Gipuzkoako Bolo eta Toka Federazioak antolatuta, Lasarte-Oria Udaletxe laguntzarekin batera, ekainaren 7an, "Euskadiko Bolo eta Toka Txapelketa" ospatuko da Lasarte-Orian.

 

Txapelketa honen antolamendua klubez klub joaten da, eta aurtengo edizioan, gure herria eta klubari egokitu zaio. Bolo–jokoan lurralde bakoitzetik 20 kirolari etorriko dira, eta Toka-jokoan 20 izango dira parte-hartzaileak.

 

Euskadiko Txapelketa bi gune ezberdinetan antolatuko dira:

Bolo Txapelketa Udal bolatokian Mixelinen

Toka Txapelketa Okendo Enparantzan

 

IHARDUERAK

08:00 Euskadiko Bolo Txapelketaren hasiera Mitxelinen

10:00 Euskadiko Toka Txapelketaren hasiera Okendo Plazan

10:30 Partaideentzako hamaiketakoa Mitxelinen

14:30 Partaide guztientzako bazkaria Mitxelinen (Jjangela Munizipala)

17:00 Partaide guztiak Okendo Plazara iritsiko dira

17:30 Sari banaketa Okendo Plazan

17:45 Jaurtiketa eramangarria den bolatokian

Okendo Plazan

18:30 Amaiera

 

Oharra .- Astean zehar herriko kaskoan dauden tabernetan argazki zaharren erakusketa izango da eta larunbatean Mitxelinera eramango da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna