Albisteak

Egitarau aberatsa aurtengo Udaltop Soziolinguistika Jardunaldietan

2014-05-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Datorren astean izango da gure herrian Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia. Maiatzaren 15ean eta 16an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egon nahi duenak www.elkarrekinberritzen.net webgunera sartzea besterik ez du. Euskalgintzako edozein pertsonari edota interesatuta egon daitekeen edonori dago zuzendua.

Euskal Herri osotik etorritako 150 euskara teknikari, zinegotzi eta gaian interesatutako euskaltzaleak bilduko dira gure herrian. Jardunaldia ostegun goizean hasiko da eta euskara-planak garatzeko oinarriak izango dituzte mintzagai hiru ponentzia hauetan:

Ostegun goizeko egitaraua

            Arratsaldean, berriz, oinarri horien gainean bost herritan (tartean Lasarte-Orian) egin diren interbentzioen berri emango dute. Horretaz gain, erakundeek jendaurrean euskaraz egiten dutenean sortu ohi diren zailtasunei nola aurre egin aurkeztuko duen ponentzia ere izango da:

Ostegun arratsaldeko egitaraua

            Ostiral goizean, berriz, aurrera begirako lana egingo dute eta hiru ponentzia izango dira UEMA, Jaurlaritza eta Eralan proiektuaren aldetik, eta bestalde, berriz, parte-hartzaile guztiek jardunaldietan jasotako guztiaren digestioa egin ahal izango dute “nola berritu euskara erabiltzeko planak elkarrekin?” galderari talde-lanean erantzunez.

Ostiral goizeko egitaraua

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna