Albisteak

Buruntzaldeko ibilbideen 6. eguna ospatuko da igande honetan

2013-10-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Urriaren 13an goizeko 9:00ak eta eguerdiko 14:00ak bitartean Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna garatuko da.

Lasarte-Oriatik aukeratu daitezkeen ibilbideak ondoko hauek dira:

 

- ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoa dira.

 

- LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.

 

- LASARTE-ORIA – USURBIL. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 4,5 km.ko luzera du Santuenearaino eta 9,0 Km.koa Aginaraino; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta  kirola egiteko oinetakoak beharrezkoa dira.

 

Buruntzaldeko webgunean egin beharreko desnibelak eta ibilbidea ikusgai

 

 

Lasarte-Orian kontrol eta anoa gunea San Pedro parrokiaren alboko plazan egongo da kokatua.

Kirolen Udal Zerbitzuak doako bide-erakusle zerbitzua eskainiko du Lasarte-Oria – Usurbil – Agiña ibilbidea egin nahi duten pertsonentzat. Goizeko 10:00tan Lasarte-Oriako kontrol gunetik (San Pedro parrokiaren ondotik) irtengo da aipatutako bide-erakusleak lagunduta Usurbilera edo Agiñara ibilaldia egingo duen taldea. Kirolen Udal Zerbitzuak bereziki pertsona nagusiak animatu eta gonbidatu nahi ditu ibilbideen egunean parte hartu dezaten eta Lasarte-Oria – Usurbil – Agiña ibilbidea ezagutu dezaten, ibilbide erabat laua bai da, bidean zehar irisgarritasun arazorik ez duena. Arropa erosoa eta kirola egiteko oinetakoak erabiltzea gomendatzen zaie ibilbidea egin nahi dutenei.

 

Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den, bisera bat jasoko du opari.

 

Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna