Albisteak

BURUNTZALDEKO IBILBIDEEN 6 EGUNA

2013-10-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

“ Buruntzaldeko Ibilbideak ” izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den kirola egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bide ezberdinak ditugu (bost ibilbide ezberdin daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

 

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.

 

Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:

 

- ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoa dira.

- ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoa dira.

- ANDOAIN – USURBIL. Koloreak, berdea eta laranja;  14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoak dira.

- LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.

- LASARTE-ORIA – USURBIL. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 4,5 km.ko luzera du Santuenearaino eta 9,0 Km.koa Aginaraino; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta  kirola egiteko oinetakoak beharrezkoa dira.

 

Buruntzaldeko 2013-2014 ikasturterako planean aurreikusten den bezala, ibilbide hauek guztiak ezagutarazteko martxa bat antolatzea proposatzen da, alegia, Buruntzaldeko ibilbideen eguna, 2013ko urriaren 13an (igandea).

 

Buruntzaldeko Ibilbideen eguneko zehaztasunak:

EGUNA: 2013ko urriaren 13a. igandea

ORDUTEGIA: 9:00 - 14:00 bitarte

KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da, argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.

- USURBILEN: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginaga auzoan, Mapil baserriaren ondoan.

- ANDOAINEN: Udaletxe azpian

- LASARTE-ORIAN: San Pedro elizaren ondoko plazan

- URNIETAN: Udaletxea azpian

 

Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den, bisera bat jasoko du opari.

 

Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Ordutegiak hauek dira:

 

 

AGINAGA

USURBIL

LASARTE-ORIA

ANDOAIN

URNIETA

Ezpaldiko gasolindegia

gasolinera

S. Inazio borobilgunea Rotonda

Dorretxeko biribilgunea

Rotonda de la Casa Torre

Goiko plazaren atzealdean

Trasera de Goiko Plaza

Kiosko geltokian

12:00

12:07

12:15

12:30

12:40

13:00

13:07

13:15

13:30

13:40

14:00

14:07

14:15

14:30

14:40 (zerbitzuaren bukaera)

 

Antolatzaileak: Buruntzaldeko Udalak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).

 

Laguntzaileak:  Andatza Mendi Elkartea (Usurbil).

                        Euskalduna Mendizale Elkartea (Andoain).

                        Ostadar K.F. Mendiko Saila (Lasarte-Oria).

                        SUPER AMARA (anoa guneetarako hornikuntzak).

 

Arduradun Nagusia: ANDOAIN

 

Herriko kontrolen ardura: HERRI BAKOITZA.

 

Informazio gehiago helbide honetan: buruntzaldea.org

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna