Albisteak

Belarriprest pegatinaren eskaintza jasoko dute herriko establezimenduek datozen egunetan

2017-04-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Euskararen bederatzigarren Maratoiaren harira herriko negozioetan banatutako 40 “Belarriprest” pegatinen funtzioari iraunkortasun bat eman asmoz, bi aldeetatik ikus daitekeen eta itsasteko den pegatina berriaren  eskaintza luzatu zaie herriko establezimendu guztiei gutun baten bidez. Eta 60 establezimenduk eskatuta jarri da abian pegatinak eskuratzeko kanpaina.

 

Establezimenduetan pegatina jarri ahal izateko bezeroekin harremana dutenak euskaraz ulertzeko gai izan behar dira.

 

Herritarrek, bere aldetik, pegatina ikustean jakingo dute negozio horietan sartu eta euskaraz egin dezaketela.

 

Lasarte-Oriako sozioekonomia sailak eta herriko merkatarien elkartea den Aterpearen bidez, 400 establezimendu bisitatuko dituzte eta dagoeneko lan horretan hasiak daude.

 

Bisita horietan, besteak, beste, Udalak, euskara zerbitzuaren bitartez eskaintzen dituen laguntzen inguruko informazioa emango diete establezimenduetako arduradunei, eta, 'Belarriprest' pegatina izateko aukera ere eskainiko diete.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna