Albisteak

Basaundi Bailara berrurbanizatzeko proiektua aurkeztu da

2018-02-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Herritarrek parte hartzeko prozesuan egindako proposamenak jasotzen dituen proiektu honek eraldaketa handia eragingo du auzoan, hiru plaza eta adineko pertsonek ariketa egiteko eremu bat sortuko baitira. Lanak burutzeko epea 9 hilabetekoa da, 1.820.588 euroko kostua izango dute.

Jesus Zaballos alkateak eta Agustín Valdivia hirigintzako zinegotziak aurkeztu zuten proiektua, Sestra enpresak egina. Proiektuan garrantzizko eginkizuna izan dute auzoko bizilagunek, hura idazteko prozesuan zehar aktiboki parte hartu baitute proposamenak eginez.

Obrek, aurten hasita, 9 hilabete iraungo dute eta 1.820.588 euroko aurrekontua izango dute. Interbentzio intentsu bat inplikatuko dute inguru guztian, auzoko irisgarritasuna nabarmen hobetuko baita eta azpiegiturak berritu egingo baitira, gaur egungo aireko kableak lurperatuz.

Proiektuak irisgarritasun hobea ezartzen du, espaloiek, arrapalek eta oinezko eremuek araudia errespetatuko baitute zabalerari eta maldei dagokienez.

Auzoaren barrualdea oinezkoentzat izango da, aisiarako eta ariketa fisikorako erabilera publikoko eremuak izango dituelarik. Horretarako, hiru barne-plaza sortuko dira, zoladura “dena maila berean” izango da, eta aparkamendua eta trafikoa kanpoaldeko zonetarako utziko da.

Haur-jolasen zona bat, ariketa kardiobaskularrerako makinen eremu bat eta bizikletentzako bi aparkaleku instalatuko dira. Lizitazioan, proiektuak haur-jolasen estalki bat eta komun publiko bat aurreikusten ditu hobekuntza posible moduan.

Proiektua lantzeko, parte-hartzezko prozesu bat egin zen, eta herritarrek, auzoko arazoei buruz duten iritzia eman ahal izateaz gain, etorkizuneko berrurbanizaziorako proposamenak eskaini ahal izan zituzten auzo-ereduaz, eremuen erabilerez eta eskaini beharreko zerbitzuez. Sestrak proposamen horiekin landu zuen aurkeztutako proiektua.

Interbentzioa egingo zaion eremua 5.197 m²-koa da. Kamioak 1.874 m² okupatzetik 1.027 m²-ra pasatzen dira, eta aparkalekuak 66tik 65era. Jolas-eremuaren azalera laukoiztu egingo da (120 m²-tik 523 m²-ra), eta espaloietara destinatua 2.375 m²-tik 2.874 m²-ra haziko da.

Plantako planoa ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna