Albisteak

Auzo konposta egiteko proiektu pilotuak oso harrera ona izan du herritarren artean

2013-10-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Aurreko astean, Auzo konpostaren inguruko bi bilera deitu ziren interesatuak zeuden Sasoeta eta Urbarteko auzotarrei proiektu honen inguruko informazioa emateko. Bi bilera hauetara jende ugari agertu zen eta dagoeneko 40 familia baino gehiago apuntatu dira eta oraingoz ez dago proiektuan parte hartzeko leku gehiagorik.

 

Aste honetan berriz, guztia martxan jartzeko lanak hasi dira; alde batetik eraiki beharreko bi konposta etxolak eraiki dira eta bestetik auzotarrekin bi konpostaren inguruko bi formakuntza tailer egin dira. Tailer hauetan, Artelatzeko teknikari baten laguntzaz konposta behar bezala egiteko azalpen guztiak jaso dituzte parte hartzaileek.

 

 

Udalak ekimenaren arrakasta ikusirik eta jende gehiago apuntatzeko gogoarekin geratu dela jakinik, itxaron zerrendak osatuko dira hemendik aurrera izen eman nahi dutenekin. Ondoren, norbaitek baja emanez gero edo eta  hurrengo urtean proiektua zabaltzeko aukera baldin badago zerrenda hauek erabiliko dira.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna