Albisteak

Atzoko bileraren ondoren auzo konpostajean parte-hartzeko 11 familientzako lekua bakarrik geratzen da

2013-10-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Azaroan Sasoeta auzoan kokatuko den etxolaren eta konposta egiteko prozesu guztiaren inguruko azalpenak eman zituzten atzo Udaleko ingurumen departamentuko kideek Artelatzen laguntzaz Villa Mirentxuko hitzaldi aretoan. Aurreneko bilera horren ondoren esperientzia pilotu honetan parte hartuko duten Sasoetako 20 familietatik 18 apuntatu ziren.

 

Bilera horretan etxola hauen funtzionamendua azaldu zen eta guztia zuzen egin dadin Udaleko pertsona bat arduratuko dela ere argitu zen. Gainera, jendearen galderen aurrean, hondakin organikoak biltzeko gaur egungo sistemekin alderatuta dituen abantailak azaldu ziren.

 

Bilketa sistema bat baino gehiago dela azaldu zen, bertako hondakinak konpost bihurtuko baitira eta nekazaritzan nahiz lorezaintzan erabiltzeko aukera izango baita. Gainera, sistema garbia eta usainik gabekoa dela ere argitu zen jendearen galderei erantzunez.

 

 

Horrela, nahi duenak gaur arratsaldeko 19etan Villa Mirentxun informazio gehiago jasotzeko eta sistema berri hau probatu nahi izanez gero apuntatzeko aukera izango du

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna