Albisteak
Aste honetan XXVI. Squash txapelketa hasi
2014-04-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Hurrego hiru hilabeteetan zehar jokatuko den XXVI. squash txapelketa sozialari hasiera eman zitzaion astelehenean. Bertan 19 jokalarik hartuko dute parte bi taldetan banatuta eta hiru fase jokatuko dira irabazle bat izan aurretik.
1. fasea
Ligaska-sistemaren bidez jokatuko da, buelta bakarrean. Talde bakoitzeko lehenengo hirurak sailkatuko dira txapeldunen fasea jokatzeko.
Txapeldunen fasea jokatu ahal izateko lehenengo faseko partida guztiak jokatu behar dira.
Sailkapena egiterakoan kontuan hartu beharreko datuak, lehentasunaren araberako hurrenkeran:
1- Lortutako puntuak
2- Seten bataz bestekoa
3- Tantoen bataz bestekoa
4- Aldeko tantoak
Txapeldunen fasea.
Sailkatu diren sei jokalariek bigarren fasea ligaska bidez jokatuko dute. Ligaskaren lehenengo biek finala jokatuko dute eta hirugarrenak eta laugarrenak kontsolazioko finala jokatuko dute
Kontsolazioa
Txapeldunen faserako sailkatzen ez diren parte-hartzaileek kontsolazioa jokatuko dute kanporaketa-sistemaren bidez.
Tanteoa
Partiduak 5 jokoetan onenak irabaziko ditu. Joko bakoitza 15 tantokoa izango da.
Ordutegia
Partiduak astelehenetik ostiralera bitartean jokatuko dira, 18:00tik 20:00ra (hiru partida jokatzen diren egunetan 21.00ak arte).
Partidaren bat jarritako egun eta orduan jokatzerik ez badago, tartean dauden jokalariak ados jarri beharko dira astebeteko epean jokatzeko. Aurrekoa betetzen ez bada, plazamendua eragin duenari partida galdutzat emango zaio.
Partida batentzat egutegian jarritako ORDUAREN AURRETIK BAKARRIK EGIN AHAL IZANGO DA doako ordu aldaketa pistaren erreserban. Jokalari bakoitzak, gehienez, hiru ordu-aldaketa egin ahal izango ditu pistaren erreserban.
Erretiratutako eta lesionatutako parte-hartzaileak
Arrazoia edozein dela, jokalariren batek txapelketa utziz gero, jokatu dituen partiden emaitzak baliogabetzat joko dira.
Txapelketaren egutegia lesioengatik ez da aldatuko.