Albisteak
Aste berdea martxan PENTSATU-ELIKATU-AURREZTU
2013-06-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
Aurten Ingurumenaren mundu mailako egunaren leloa PENTSATU-ELIKATU-AURREZTU izango da, elikagaien hondakinak eta xahutzeak saihestea da helburu nagusia.
FAO (Nazio Batuen Elikagai eta Nekazaritza erakundea)-ren datuen arabera, gure planetan, urtean 1,3 bilioi tona elikagai alferrik galtzen dira; bestalde, bost urteko 20.000 haur baino gehiago hiltzen dira gosez egunero.
Desoreka itzel hori eta ingurumenean eragiten dituen ondorio latzak kontuan hartuz, aurtengo gaiak elikagai mailan hartzen ditugun erabakiek daukaten inpaktuaren berri eman nahi da, guztiz informatuak egonda joka dezagun.
Gaur gaurkoz gure planetak dituen 7 bilioi biztanleek behar dituzten baliabideak eskaini nahi ditu, hala ere, FAO-ren estimazioen arabera, ekoiztutako elikagaien herena alferrik galtzen da.
Janaria xahutzen dugunean, janari hori ekoizteko erabilitako baliabide guztiak ere xahutzen ari gara.
PENTSATU-ELIKATU-AURREZTU kanpainak parte hartzeko gonbita luzatu nahi digu. Konturatu behar dugu gure jokaera eta erabaki batzuek janari-hondakinen sortzea, kostu ekonomikoa eta elikagaiak ekoiztean ingurumenean eragindako inpaktua gutxitzen dutela.
Lasarte-Oriako Aste berderako, oinarrizko filosofia eta helburuak kontuan izanda, maila lokalera egokitzen saiatuko gara. Elikagaien zikloaren atal guztiak ukituko ditugu maila batean edo bestean:
-Ekoizpena
-Salerosketa
-Kontsumoa
-Sortutako hondakinak
Lau atal nagusi horietan gure eguneroko jardunean irizpide kritikoagoaz jokatzea da helburu nagusia. Uste dugu mota honetako ekimenek, bere apaltasunean, lagungarri direla herritarren sentsibilizazioa indartzeko.
Horregatik bildu gara hemen, Telleri baserrian, aste berde honek landuko duen ideiak guretzako lehen sektorea du protagonista. Eta, zehazki baserri honetan, bertako produktuak herrian, modu zuzenean lortu baititzakegu.
JARDUERAK BANAN-BANA
Ekainak 3, astelehena
19:00etan, Arrieskalleta elkartean (Kale Nagusia, 10):
Solasaldi-dastaketa: Slow Food mugimendua eta Euskal Oiloaren dastaketa laborategia *
Saio informatzaile-praktikoa izango da. Juan Manuel Garmendiak, Donostiako Slow Food taldeko arduradunak 20 minutuko azalpenen ondoren, bi ekoizlek beraien produktuak eta lan egiteko modua azalduko dute: Jose Mari Pacha Euskal Oiloak-ekoa eta Jose Manuel Zabalegi nekazaria.
Ondoren, Rafael Indo (Euskal Gastronomia Kofradiako kidea)-k, arrautza eta barazkiak erabiliz nahaski ezberdinak prestatuko ditu guztiok dastatzeko.
Doako saioa eta irekia. Izena ematea komeni da: 943670637
Ekainak 5, asteazkena
19:00etan, Zabaleta auzoko konpostagunean:
Konpostgileen topaketa, saio praktikoa
Aitziber Sarasola, Artelatz kooperatibako adituarekin.
Gaur gaurkoz Lasarte-Orian martxan dagoen auzoko auzokonpostaje-gune bakarrean (Zabaleta auzoan) saio informatzaile-praktikoa izango da. Herritar guztiei irekia da, hau da, esperientzia horretan parte hartzen dutenak eta interesa duten guztiak. Jendeak dituen zalantzak argitzeaz gain, konposta aterako genuke batzuetatik, egindako lanaren emaitza ikusteko eta parte hartzera animatzeko.
Doako saioa eta irekia. Izena ematea komeni da: 943670637
Ekainak 8, larunbata
9:30etik 13:30era Okendo plazan
Elikagaien Azoka berezia
Salmenta-postuak, Informazio gunea, tailerrak, zozketak…
Formatu txikiko azoka izanik ere, atal ezberdinak izango ditu:
-ELIKAGAIEN SALMENTA POSTUAK: Bertakoak, kalitatekoak eta ingurumenarekin errespetuz landutakoak: barazkiak, gaztak, eztia, ogia eta gozogintza, mermeladak… Loreak ere izango dira.
-BIDEZKO MERKATARITZA postua: Salmenta eta informazioa
-Ekimen berezien aurkeztea: Uztaro kooperatibak sustatzen duen saski ekologikoa, Gipuzkoako Erlezain elkartea
INFORMAZIO-GUNEA
40 hazbeteko LCD pantaila eramango genuke mikroistorio berdeak ikusi ahal izateko.
“Pentsatu-Elikatu-Aurreztu” dekalogoa prestatuko genuke, gaiaren inguruko aholku egokiekin. Elebietara diseinatuko genuke informazio-orria eta kopiak eramango genituzke herritarrei banatzeko.
Inguratzen diren herritarrei ikus-entzunezko laburrak ikusteko gonbita egingo zaie, gustukoen alde bozka dezaten. Parte hartzen dutenei opari bana egingo zaie (eguneko esne pasteurizatua gordetzeko ontzi berrerabilgarria). Era berean, azokaren amaieran egingo den zozketa batean parte hartzeko aukera eskainiko zaie. Saria azokako ekoizleen produktuekin osatutako elikagai saskia izango da.
Artelatzek sonorizazio ekipoa ere jarriko luke plaza musikaz girotzeko eta unean unean egoki ikusten diren mezuak zabaltzeko: tailerrak, zozketak…
TAILERRAK
Goizean zehar gaiarekin lotutako tailer ezberdinak eskainiko ditugu, besteak beste:
-Talo tailerra
Arto-irina, ura eta gatza lehen gai modura erabiliz, masa egingo dute, oholetan zanpatu eta plantxan erre. Azkenik, norberak egindakoa jateko aukera izango dute
-Eguzki-labea
Eguzki labe berezia eramango dugu eta eguraldiak ez badigu oztoporik jartzen, elikagai ezberdinak prestatuko ditugu: txistorra, hirugiharra, sagar erreak…
-Hazi eta landareen Tailerra
Hazien sarea Fundazioko kideek espezie ezberdinen haziekin tailerrak egingo dituzte.
MIKROISTORIO BERDEAK
Iaz ekimen berdeen bilduma egin genuen argazkietan eta azalpen laburretan oinarrituta. Oso harrera ona izan zuen. Aurtengorako, 90 segundo inguruko 3 ikus-entzunezko egitea proposatzen dugu, gure herriko elikadura eta ingurumenarekin lotura duten gaiak hartuta. Informazio-pildora formatua da erabiliko dena. Zabaldu nahi diren mezuak ulertzeko errezak direnez, eraginkorragoa da iraupen laburreko irudiak eta testu gutxi erabiltzea.
Zabalpena egiteko bideak:
–Azoka bereziko informazio-gunean
–Udalaren webgunea
–E-postaz bidalketa
–…
Gustukoena dutena bozkatu dezakete eta parte-hartzaile guztien artean produktu ekologikoaen elikagai saski bat zozketatuko litzateke.