Albisteak

Aste berdea izango da hurrengo astean

2014-05-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Ekainaren 5a nazioarteko ingurumenaren baitan, Lasarte-Orian Aste berdea ospatuko da aurten ere.  Aste berdeak urtez urte herritarrak ingurumenaren zaintzarekin kontzientziatzea du helburu. Gai ezberdinak jorratuz, baina Europa osoan lelo berdinarekin.

 

Aurtengo Europa mailako leloa hau da: “ Altxa ezazu ahotsa! Ez itsasoaren mailari”. Aldaketa klimatikoarekin erlazionatutako gaia da hau, baina itsaso maila igotzeagatik arriskuan egon daitezkeen irlei babesa emateko helburuarekin aukeratu da.

 

Hori dela eta, gure herrian gaia nola enfokatu behar genuen pentsatzen hasi ginenean, bertan ditugun gabezietan pentsatu genuen, eta aldaketa klimatikoa alde batera guztiz utzi gabe aldaketaren sortzaile ere direnetan zentratu gara. Honela gure egunerokotasuneko bizitzan gertuago ditugun ekintzei begiratuko diegu eta dagoeneko hartzen ditugun neurriak hobetzen saiatuko gara.

 

Beraz, gure leloa, BIRZIKLATU zalantzarik gabe! izango da, eta honekin ere aldaketa klimatikoa baretzen lagunduko dugulakoan gaude. Gure helburua, birziklatze tasak hobetzen laguntzea, gaika bildutako materialen kalitatea hobetzea, herritarren zalantzak argitzea eta oro har birziklatzearen aldeko jarrera sustatzea da.

 

Aurten ere, Artelatz enpresarekin elkarlanean burututako astea izango da. Helburu nagusiena herritar guztiengana iritsi eta gogoraraztea hondakinak modu sailkatuan jasotzeko edukiontziak erabiltzea eta kolore bakoitzean ze motatako hondakinak bota behar diren. Horretarako etxe guztietara triptiko hau helaraziko da.

Herritarrekin harreman zuzena izatea da informazioaren gakoa, horregatik, zuzenki zalantzak argitu ahal izatekoa kalean karpa bat jarriko da bi egunetan. Asteazkeneko merkatuarekin batera, ekainaren 4ean eta ostiral arratsaldean, ekainak 6, Okendo plazan. Bertan lerro nagusi bakoitzean bota behar ditugun hondakinak sailkatuak ikusi, birziklatze jolasean parte hartu eta txapa tailerrean parte hartu ahalko dugu. Parte hartzaileen artean, ondorengo irudi imantatuak oparituko dira, birziklatzearen garrantzia gogorarazteko.

 

Bestetik eta energiaren ildoa ukitzea ere garrantzitsua iruditzen zaigunez eta Aste Berdearen ospakizunekin bat eginez, Kultur etxearen ekimenez Goiener energia kooperatibarekin hitzaldi bat antolatu dugu. Hau Kultur etxean izango da, ekainaren 4ean arratsaldeko 19:30etan. «Eredu energetiko berri baten bila: Energia berriztagarriak>> gaia landuko da hitzaldi horretan.

 

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna