Albisteak
Aste Berdea 2018
2018-05-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2018ko Aste Berdea ekainaren 4tik 8ra ospatuko da.
Aurkezpena
Iraunkortasunean eta berdintasunean oinarritutako garapen baten alde pertsonak agente aktibo bilakatu daitezen, eta gizarte-komunitateek ingurumen gaietan jarrera aldaketa sustatze aldera, Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak, 1972ko abenduaren 15eko erresoluzioan 2994 (XXVII), ekainaren 5a Mundu mailako Ingurumen Eguna izendatu zuen, gizartea ingurumenaren zaintzearen eta hobetzearen aldeko sentsibilizazioa sustatzeko.
Orduz geroztik, urtero-urtero Nazio Batuek gai bat proposatzen dute mundu mailak lantzeko, eragin handiagoa izan dezan. Aurtengo gai nagusia “Plastikozko hondakinen kutsadurarik gabeko planeta baten alde” da. Helburu nagusia hiritarrak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da, plastikoaren gehiegizko kontsumoa saiheste alderan eta gehiegizko kontsumo horrek naturarengan duen eragin kaltegarriaz.
Aste berdearen filosofiak gaia maila lokalean landu nahi du, baina ikuspegi globalarekin. Horregatik, gure proposamena Lasarte-Oriako herritarren arreta bereganatzen ahaleginduko da, arazoaren dimentsioaz ohartarazteko eta aldi berean, gutariko bakoitzak gure eguneroko ekintzekin lagundu dezakegula azalduz. Urtero 8 milioi tona plastiko inguruk itsasoan bukatzen dute, itsasoko bioaniztasuna pozoinduz. Kantitate horren parekoa litzateke minuturo hondakinez beteriko kamioi batek itsasora hustutzea. Apirilean katxalote baten gorpua aurkitu zen Espainiako hegoaldeko kostaldean eta autopsiaren emaitzak argitu zuen sabelean aurkitutako 29 kg plastiko izan zirela heriotzaren arrazoia. Inpaktu handiko berri horiek, gehienetan urrutiko arazoak direla uste dugu baina gure errealitateaz eta gertueneko inguruneaz eta horren harira, ez dugu oso urrutira joan beharrik izango plastikozko hondakin ugari aurkitzeko lurrean botata, ibai ertzetan, hezeguneetan…