Albisteak

Animaliak edukitzeko ordenantza berri baten proposamena eztabaida gai

2013-10-17 |  iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Orain artean txakurrak aske izatea debekatzen zuen 94. urteko ordenantzak baina askatasun gehiagorako aukera ematen duen animaliak edukitzeko eta babesteko ordenantza arautzaile berria aurkeztu zen atzo. Dokumentu berri hau behin behineko fase batean aurkitzen da eta epe motzean alegazioak egiteko aukera izango da.

 

Ordenantza honen berritzeak bere oinarria txakur kaken ondorioz sorturiko arazoaren irtenbide baten herritarren eskaeran du.

 

2012.urtean Lasarte-Oriako Udalak Pausoz pauso Auzoz auzo ekimena jarri zuen martxan eta udalerriko auzo guztietan bilera asko egin ziren. Bilera hauetan proposamen ugari jaso zituen Udalak, eta pixkanaka zerrenda luze honetako ekarpenak gauzatzen ari da. Hauen artean, puntu oso garrantzitsu bat parke eta kaleen garbiketari zegokiona da eta zehatz mehatz txakurren kakek sortzen dituzten arazoena. Gai hau auzo guztietan errepikatu zen eta herritarrek lehentasuna eman zioten arazoa konpontzeari.

 

Hau dela eta Udala eskubideak nahiz eginbeharrak eta batez ere ardura nagusia jasotzen duen txakur  jabeen edo ez direnen hezkuntza eta jarrerak nahasten dituen gai korapilatsu honekin lanean hasi zen.

 

Ekainean lehenengo bilera burutu zen eta txakur jabeen nahiz txakur kaken arazoarengatik arduratuak zeuden herritarren arteko eztabaida hastea lortu zuen. Garai hartan egin ziren bi bileratan Udalak ordenantza berria osatzeko erabili dituen ekarpenak jaso zituen.

 

Gaur egunean lantzen ari den ordenantza berri hau orain artean indarrean egon den zaharrean oinarritu da, baina txakurrak libreki ibiltzeko aukera luzatu du zonalde batzuetan 24 orduz eta beste batzuetan eguneko ordu batzuetan, dokumentua onargarriagoa bilakatuz.

 

Iruzkinak

  • OLATZ
    2013-10-23 / 15:51:14

    Arratsalde on,

    eskertuko nizueke ahal baduzue azken ordenantza honen dokumentua PDFan aurreratzea. Bilerara ezin izan nuen joan eta.
    Mila esker aldez aurretik,

    Olatz Mendizabal

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna