Albisteak

Alebinentzako kirola sustatzeko saio berezia

2014-05-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

2013 - 2014 ikasturtean Lasarte-Orian alebin mailako adinean dauden neska-mutilentzat garatzen ari den kirola sustatzeko kanpaina amaierara iristen ari da. Datorren larunbatean, maiatzak 24, eguerdiko 12etatik aurrera Udalaren Kirol Gunearen Atletismoko Moduluan saio berezia garatuko da eta bertan parte hartzen dutenek ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute. Jardueran parte hartuko dutenek kirola egiteko egoki jantzita joan behar dute aipatutako instalazioetara.

 

Saio horretan Atletismoko zenbait proba jokatuko dira eta kirol materiala (bizikleta, kometa, erraketak) zozketatuko da kurtsoan zehar ekitaldietara maiz joan diren parte-hartzaileen artean.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna