1266 parte-hartzailek bete zuten Lasarte-Oriako 1. Gazte Gaua, zombie erritmoan

2017-11-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Orian ospatu zen Euskadiko 1. Survival Zombie gauaren arrakastaren neurria parte-hartzaile kopuru oso altuak ematen du. Oso ontzat jotzen dugu lehenengo Gazte gaua honen balantze: 1266 parte-hartzaile eta ehunka lasarteoriatar izan dira ikuskizuna elkarrekin  disfrutatzen.

gehiago irakurri

SURVIVAL ZOMBIE - Garrantzizko informazioa

2017-11-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

MICHELINGO KIROLGUNE MUNIZIPALEKO FRONTOIAN CHECK-IN-A EGITEA

BIZIRAULEENTZAKO CHECK-IN-AREN ORDUTEGIAK: 18:00etatik aurrera

ZOMBIENTZAKO CHECK-IN-AREN ORDUTEGIAK: 20:30etik aurrera

Sarrerarekin batera emango da Jokoan parte hartzeko behar den material guztia.

Jokalariaren adina 14 eta 17 urte artean badago (biak barne), nahitaezko baldintza izango da haren aitak/amak/legezko tutoreak sinatutako BAIMENA ekartzea, sinatzen duen helduaren DNIaren fotokopiarekin batera.

10etik 13ra urtekoen kasuan (biak barne) nahitaezkoa izango da, haren aitak/amak/legezko tutoreak sinatutako baimena eta sinatzen duenaren DNIaren fotokopia ekartzeaz gain, laguntzaile adindun bat, adingabeaz arduratuko dena eta EKITALDI GUZTIAN zehar lagunduko diona.

Gogorarazten da, Jokoan parte hartuko bada, nahitaezkoa dela lehenago check-in-a egitea.

JOKOA 23:00etan HASIKO DA OKENDO PLAZAN

 

gehiago irakurri

Genero-Indarkeriaren aurkako Eguna ospatuko da Lasarte-Orian, hainbat ekitaldi eginez

2017-11-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Genero-indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da Lasarte-Orian hurrengo astean.   Herritarrak sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi egingo dira izurri ikaragarri horren, bortizkeria matxistaren, aurka,

Berdintasunerako zinegotziak, Lourdes Acevedok, eta arloko teknikariek aurkeztu dituzte gure herrian, hurrengo astean, adin guztietako herritarrentzako izango diren ekitaldiak. Helburua da, herritarrak kontzientziatzea bortizkeria matxistarekin bukatzea guztion lana dela, gizonena zein emakumeona, salbuespenik gabe.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzo hartutako erabakien emaitzak

2017-11-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2017ko azaroaren 14an buruturiko ohiko Udalbatzarrean eztabaidatutako puntuaren berri ematen dizuegu. Bertan, bozketen datuak ikusgai dituzue:

 

 

gehiago irakurri

75 KONTRATU GAUZATUKO DIRA ENPLEGUA SUSTATZEKO EGINGO DIREN TOKIKO EKINTZETAN ETA BETERRI-BURUNTZAKO EGITASMO BEREZIETAN

2017-11-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lanbidek, duela gutxi, tokiko ekintzak eta proiektu bereziak gauzatzeko diru-laguntzen deialdiaren emaitzak plazaratu ditu. Beterri-Buruntzako Udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) proiektu ezberdinak kudeatuko dituzte eskualdeko langabetuen lan egoera hobetzeko asmoz. Ekintza horiek hiru eremu ezberdinetan laburbil daitezke: Eskualdeko enpresei kontrataziorako diru-laguntzak eskainiz, eskualdeko udaletxeetan egitasmo ezerdinak burutzeko beharrezkoak izango diren kontratuak eginez eta gizartean baztertutako emakumeei bideratuta dagoen prestakunta enplegu programa burutuz.

gehiago irakurri

KontenT-Tú. programa azaltzeko saio informatiboa

2017-11-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Kontent-Tu” Eguneko Arreta Zerbitzu munizipalaren irekiera berria dela eta –2018 urtearen hasieran zabalduko dizkie ateak lasarteoriatarrei-, azaroaren 21ean, 18:00etan, Manuel Lekuona kulturetxean (hitzaldi aretoan), saio informatibo bat egingo da zerbitzu honek nola funtzionatuko duen eta zer eskainiko duen azaltzeko.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak lehenengo Gazte Gaua ospatuko du larunbatean

2017-11-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

1. Gazte Gaua larunbateko 20:30ean hasi da eta igandeko 6:00etan bukatuko da. Bi kirol-ginkana, eta Survival Zombie jardueraz dago osatuta.

Jesus Zaballos Alkateak gogorarazi du, gobernu taldearen konpromisoetako bat dela, herritarrei ohiko aisialdirako eredu alternatibo bat eskaintzea.Hori dela eta, duela gutxi 1. GauTxori Gaua ospatzen bagenuen kulruretxean, larunbat honetan 1. Gazte Gaua ospatuko dugu.

gehiago irakurri

Erketz Dantza Taldeak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

2017-11-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak hitzarmena sinatu du gaur Erketz DT-ko lehendakari Ruben Arranzekin, zeinen bidez erakundeak 3.727 euro jasoko baititu urte honetarako. Erketzek, bere aldetik, konpromisoa hartu du urtean zehar hainbat emanaldi egiteko.

gehiago irakurri

Memoria partekatuaren eguna ospatzen du Udalbatzarrak Askatasunaren parkean

2017-11-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Alkateak, udalbatzarreko kideek eta lasarteoriatarrek ospatu dute gaur memoria partekatuaren eguna ekitaldi xume baten bidez. Adierazpena irakurri ondoren, lore-eskaintza egin da eta 5 minututako isilaldia.

gehiago irakurri

13an irekitzen da partaidetzazko aurrekontuen prozesu berria

2017-11-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek,  partaidetzazko aurrekontu berria aurkeztu du, Herritarren Parte-hartzearen Saileko zinegotzia den Lourdes Acevedorekin batera. 2018rako 500.000 euro zertan erabiliko diren erabakiko du, eta herritarrek pisu gehiago izango dute.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna