312 lasarteoriatarrek parte hartu zuten 2018ko aurrekontu partizipatiboetan

2018-01-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2018ko aurrekontu partizipatiboen bigarren fasean 312 lasarteoriatarrek parte hartu dute. Argiteria publikoa hobetzea eta kale-garbiketa hobetzea izan dira herritarrek gehien bozkatutako proposamenak.

gehiago irakurri

Udalak desgaitasun intelektuala duen pertsona bat kontratatuko du

2018-01-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, hitzarmen bat sinatu du Gureak eta Atzegi erakundeekin, Aitor Carrasco urtebetez kontratatzeko.

Aitor Carrasco, Foru Aldundiak babestutako Pauso Berriak programari esker, Udaletxean ariko da urtebetez, liburutegiko eta artxiboko laguntzaile-lanak egiteko. Hitzarmena Iñigo Oyarzabalek sinatu du Gureak-en ordezkari gisa, Ainhoa Ascasibar Gureak Inlusio Fundazioaren izenean eta Miguel Mª Lakunzak Atzegiren izenean.

gehiago irakurri

Eskaladan hastapena

2018-01-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak eskaladan hasteko saio berezia antolatu du 2006, 07, 08 eta 09an jaiotako neska-mutilentzat. Jardunaldia urtarrilaren 27an garatuko da, arratsaldeko 16:00etan, Donostiako Pio Baroja kiroldegian.

Interesa duten pertsonek Maialen Chourraut kiroldegian eman beharko dute beraien izena. Plaza kopurua mugatua denez izen-emate zerrenda errespetatuko da.

Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.

gehiago irakurri

2017an udalak Gizarte-larrialdietarako 128 laguntza eman zituen, 157.765 euroko zenbatekoarekin

2018-01-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2017. urtean gizarte-larrialdietarako 128 laguntza eman zaizkie 125 bizikide-unitateri, eta 16 eskaerari ezezkoa eman zaie. Guztira 157.765 euro entregatu dira.

Guztira 157.764,86 € bideratu dira, horietatik 155.380,00 € Eusko Jaurlaritzaren funtsetatik datozelarik eta 2.384,86 € Lasarte-Oriako Udalaren beraren funtsetatik.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak argiteria publikoko 2.200 puntu baino gehiago berritzeko plan handi bati egingo dio aurre, 1.800.000 eurotik gorako inbertsioarekin

2018-01-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Alkateak aurkeztu dituen jarduketek nabarmen hobetuko dute argiteria publikoa, eta aurrezpen ekonomiko handia ekarriko diote udalari. Inbertsioa 1.850.000 eurotik gorakoa izango da, eta 2.200 luminaria baino gehiago aldatuko dira herriko parte handi batean, haien ordez LED teknologiakoak ipintzeko, iraunkorragoak eta kontsumo txikiagokoak.

gehiago irakurri

Euskara ikastaroak: martxan dauden taldeetan txertatzeko

2018-01-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Euskara ikastaroak: Urtarrilaren 22ra arte martxan dauden taldeetan txertatzeko matrikula epea irekita dago.

Informazio osoa ikusi

gehiago irakurri

Zabaleta Berriko eta Zataraingo babes ofizialeko 70 etxebizitza zozkatu dira Lasarte-Oriako notarioaren eta alkatearen aurrean

2018-01-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Construcciones Aburuza eta Promociones Arroka 2017 promotoreek Jesus Zaballos alkatearen eta Lasarte-Oriako notarioaren aurrean egin dute babes ofizialeko 70 etxebizitzen zozketa. Horietatik 46 Zabaleta Berriko promozioari dagozkio eta 24 Zataraingoari.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzo hartutako erabakiaren emaitza

2018-01-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2018ko urtarrilaren 9an buruturiko ohiko Udalbatzarrean eztabaidatutako puntuaren berri ematen dizuegu. Bertan, bozketen datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean urtarrilak 9 ohiko bilkura ospatuko du

2018-01-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak datorren asteartean urtarrilak 9 arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

 

gehiago irakurri

Adjudikatu da seinale horizontalen pintaketa

2018-01-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Señales Girod enpresa arduratuko da bide-seinale horizontalen pintaketaz, 27.820 euroko zenbatekoan. Mantentzioko lan horiek arreta berezia jarriko diete zebra-bideei eta desgaitasuna duten pertsonentzako aparkamendu-plazei.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna