Albisteak

500 plazatik gora udaleku eta kanpalditan

2014-04-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Urtero bezala, txikienentzako Udako Txokoak izango dira herrian bertan. Izena ematen duten Haur eta Lehen Hezkuntzako haur guztiak hiru multzotan banatuko dituzte eta multzo bakoitzak adinari egokitutako programazioa izango du. Hiru eta lau urteko haurrek osatuko dute multzo bat, 5 urtetik LH2ra artekoek bestea eta LH3-LH6 artekoek hirugarrena. Urtero bezala, Goiztxoko zerbitzua ere egongo da, 10:00etan hasi ordez, 9:00etan hasi nahi dutenentzat.

 

            Kanpalekuei dagokienean, lau eskaintza egin dira. LH3 eta LH4koak uztailaren 16tik 25era Arabako Gobiaran herrira joango dira eta LH5-6koak Arabako Donemiliagara uztailaren 2tik 13ra. DBHkoen artean, berriz, gaztetxoenak, 1. eta 2. mailakoek, kanpaleku ibiltaria egingo dute Bizkaiko kostan zehar uztailaren 3tik 14ra eta zaharrenak, 3. eta 4. mailakoak, Nafarroan izango dira uztailaren 15etik 26ra.

 

            Izena emateko (Ttakunen bulegoan) epea irekita dago eta maiatzaren 10ean amaituko da.  

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna