Albisteak
443.915€ jasoko ditu Udalak, Zataraingo eraikigarritasun urbanistikoaren %15a
2014-09-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
2005ean Lasarte-Oriako Planeamenduko Arau Subsidiarioen Berrikuspenaren Testu Bateratua onartu zen. Bertan Zatarain bezala izendatutako Oztaran gaineko lurretan hainbat etxebizitza eraikitzeko lehen pausuak eman ziren.
Orduz geroztik, 2011.urtean aldaketak egin ziren eraiki beharreko tipologietan, eta etxebizitza familiabakar adosatuak eta familiabakar isolatuak garapen apaleko eraikuntza komunetara aldatu ziren. Azkenik, 2013ko ekainean Birpartzelatzeko Proiektua onartu zen eta behin betiko definituta geratu da zonaldeko ordenazioa.
Hori dela eta gaur goizean Kontzertazio Batzarrak eta Udalaren arteko hitzarmen urbanistikoa sinatu da. Lur zoruari eta hirigintzari dagokion 2/2006 legean oinarriturik eginiko peritu-balorazioaren arabera Udalari 443.915€ eman behar dizkio. Eta ordainketa hau zatikatua izango da hurrengo moduan:
-% 50a, 221.957,51€ Birpartzelatzeko Proiektuaren behin betiko onespena GAOn argitaratzen denetik hurrengo 15 egunen barruan.
-% 15a, 66.587,25€, A-36 Zatarain hirigintzako interbentzio-eremuko obren lehenbiziko lizentzia munizipala eskatzen denetik hurrengo hamabost (15) egunen barruan.
-% 15a, 66.587,25€, A-36 Zatarain hirigintzako interbentzio-eremuko obren bigarren lizentzia munizipala eskatzen denetik hurrengo hamabost (15) egunen barruan.
% 15a, 66.587,25€, A-36 Zatarain hirigintzako interbentzio-eremuko obren hirugarren lizentzia munizipala eskatzen denetik hurrengo hamabost (15) egunen barruan.
-% 5a, 22.195,76€, A-36 Zatarain hirigintzako interbentzio-eremuko lehenbiziko okupazioko lizentzia eskatutakoan.