Albisteak

400 euro arteko sariak gidabaimena euskaraz ateratzeko

2016-05-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Buruntzaldeko auto-eskola guztietako ordezkariak eta eskualdeko udalen izenean Jon Antxordokik, Lasarte-Oria Udaleko Euskara Batzordeko lehendakariak, “Gidabaimena euskaraz” 2016ko kanpaina aurkeztu dute.

“Azken urteotan bezala, Buruntzaldeko Udalok jarraitzen dugu saritzen gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea, horrela animatu nahi baititugu gure herritarrak, esparru honetan ere, euskara erabil dezaten. Kopurua urtez urte gora doa, 2015ean 113 izan ziren Buruntzalde osoan eta aurten gehiago izatea espero dugu”, esan zuen udalen ordezkariak.

 

Sariketan parte hartzeko hauexek dira baldintzak:

• Buruntzaldeko herriren batean erroldatuta egotea.

• Gidabaimenaren atal teorikoa gainditzea 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean Buruntzaldeko autoeskolaren batean.

• Inprimakia beteta entregatzea egitasmo honekin lankidetzan diharduten autoeskoletan: Andoaingo Bengoetxea eta Mendi;  Loiolako Otamendi, Hernaniko Hernani, Lagunak eta Otamendi; Lasarte-Oriako Lasarte eta Mugica eta  Urnietako eta Usurbilgo  Solozabal auto eskoletan.

 

Parte hartzen dutenen artean zozketa egingo da 2017ko urtarrilean, eta 10 sari entregatuko dira: Andoainen 2, Astigarragan 1, Hernanin 3, Lasarte-Orian 2, Urnietan 1, eta Usurbilen 1. Sariek teorikoaren balioa izango dute, gehienez 400 euro.

 

Aurki egitasmoaren informazioa jasoko dute etxeetan 2016an 18 urte beteko dituzten gazteek, baina edozein herritarrek eskura dezake informazio hori Buruntzaldeko edozein autoeskolatan.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna