Albisteak

2018 - 2019RAKO KIROL JARDUERAK

2018-08-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 3an zabalduko da epea Maialen Chourraut Kiroldegian antolatzen diren kirol jarduera ezberdinetan izena emateko.

Jardueren eskaintza zabala da bai uretan eta baita lehorrean ere eta pertsona heldu nahiz gazteei zuzenduta dago.

Orain arte ezagunak diren jarduerei (Aerobika, Pilatesa, Indoor-txirrindularitza, Zunba Txikizunba…) ikasturte honetako eskaintzan ondoko hau erantsiko zaie: HIPOPRESIBOAK izeneko jarduera pertsona helduentzat.

Aurrekoaz gain, kirol aholkularitza zerbitzua ere eskainiko da; zerbitzu hau muskulazio eta kardio geletan eskainiko da eta erabiltzaileei kirol makina ezberdinen erabilera egokia nola den azalduko zaie, entrenamenduen gida eskainiko zaie eta, zerbitzu berezia kontratatzen dutenei, entrenatzeko programa pertsonala egingo zaie.

Jarduerak irailaren 10ean hasiko dira, haurrentzat antolatutako igeriketa ikastaroak izan ezik.. Lehenengo astean (irailaren 10etik 14ra) jarduera ezberdinen saioak irekiak izango dira, horrela, interesa duten pertsonei jarduera berriak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera eman nahi zaie.

Informazio gehiago jaso ahal izateko eta izena emateko kiroldegiko bulegora joan behar da astelehenetik ostiralera, ondoko ordutegian: goizez 10:00etatik 12:30era eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna