< Apirila 2014 >
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    

Ekitaldiak

2014-04-07

Lasarte-Oriako udala

EMAKUME PALESTINARREN ESPERIENTZIAK

Antolatzailea: Mundu bat eta Emakume zentroa

Ordua: 18:30etan

Lekua: Villa Mirentxuko ekitaldi Aretoan

Mota: Hitzaldiak/Conferencias

Kontaktua: 943363958

Hizlaria: Khitam Sa´afin UPWC Palestina

Khitam Saafin. 17 urtez, Palestinako Lurralde Okupatuetako irakasle lan egin zuen. Ikasle eta sindikalista zenetik, Palestinako askapenaren alde borrokatu da bete-betean. Horrez gain, BDS kanpainako batzordeko kidea da, nazioarteko hitzaldietan parte hartzen du eta emakume palestinarren eskubideen aldeko zenbait lantaldetako kidea ere bada nazio-mailan zein nazioartean. Gaur egun, Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuneko presidentea da.

 

Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuna (UPWC) emakumeen erakundea da. 1980. urtean sortu zen, eta Palestina okupatuko emakumeekin lan egiten du ikuspegi ezkertiarretik, emakume palestinarren eskari nazional eta sozialen artean lotune organiko sakona dagoela kontuan hartuta. Khitamek dioenez, “emakume palestinarrak euren askatasunaren alde borrokatzen dira, euren herriak egiten duen moduan, eta ez dira geldituko harik eta erabateko askatasuna lortu arte”.

Hilabete honetako ekitaldi guztiak ikusi
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna